Irisgarritasuna
Irisgarritasun adierazpena
Irisgarritasun politika
2015eko hauteskundeen ataria diseinatzerakoan helburutzat hartu da pertsona guztiek haren edukiak atzitzeko eta bertatik nabigatzeko zailtasunik ez izatea.
Barne Arazoetarako Ministerioak aplikatzen duen irisgarritasun politika bat dator Desgaitasunak dituzten Pertsonak Informazioaren Gizartearekin eta Gizarte Komunikabideekin Zerikusia duten Teknologiak, Ekoizkinak eta Zerbitzuak Atzitzeko Oinarrizko Baldintzei buruzko Arautegia onartzen duen azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuaren eskakizunekin.
Estandarrak betetzea
Webgune honetako orrialdeek UNE 139803:2004 Arauaren AA marka eta W3C-ko Web 2.0 Edukietarako Irisgarritasun Jarraibideak betetzen dituzte. 1 Lehentasuneko eta 2 Lehentasuneko betekizun guztiak egiaztatu eta zuzendu egin dira hainbat tresnaren bitartez irisgarritasunaren analisi erdi-automatiko bat eginaz.
Atari honen irisgarritasun mailari buruzko azken azterketa 2015eko urriaren 26an egin da.
Harremana
Barne Arazoetarako Ministerioak atari honen irisgarritasuna etengabeko hobekuntza prozesu moduan ulertzen duenez, herritarra edozein iradokizunekin parte hartzera gonbidatzen du. Horretarako, harremanetarako dugun orrialdearen bidez jo dezakezu gugana.