Parte hartzearen eta emaitzen jarraipena egiteko aplikazioa

“2015eko Hauteskunde Orokorrak” aplikazioa, Barne Arazoetako Ministerioak emana, 2015eko abenduaren 20ko Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetako behin-behineko parte-hartzea eta emaitzak ikusteko da.

Abenduaren 18a baino lehenagoko bertsioren bat baduzu instalatuta, desinstalatu eta bertsio hau deskargatu beharko zenuke.

Zer informazio eskaintzen duen

Aplikazio honek hauteskundeetako emaitzak mailaka ikusteko aukera ematen du: estukoa guztira, autonomia erkidegoa, barrutiak (probintziak(uharteak), udalerriak eta udal barrutiak hiri batzuetan, hots, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan, Malagan, Zaragozan eta Bilbon.

Erabiltzaileak parte-hartzearen aurrerapenak, Kongresua eta Senatua ikus ditzake app berean eta denbora errealean lortutako datuekin.

Aplikazioak parte-hartzearen datuak, boto baliodunen, zurien eta baliogabeen ehunekoak eta hautagaien eta hautagai zerrenden emaitzak ematen ditu xehetasunez.

Osagarri moduan, app-ari esker 2011ko hauteskunde orokorren emaitzekin konparatzeko aukera ematendu.

Nola instalatu

App hau aplikazio dendetatik instala daiteke plataforma hauetan: Android (Google Play), iOS (App Store), Windows (Windows Phone Store) eta Blackberry (Blackberry World).

Jarraitu hauteskunde emaitzak
Hautatu ikusi nahi dituzun datuak
Ikusi nork lortu duen azken eserlekua
Aurrerapenak, kongresuan eta senatuan
ABISUA
Barne Arazoetako Ministerioak ematen dituen datuek hauteskunde emaitzen behin-behineko informazioa osatzen dute, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 98.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
Hauteskunde Batzordeei dagokie boto kontaketa orokorra egitea eta hautetsiak onartzea (Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 103 eta 108 artikuluak).
Azkenik, Hauteskunde Batzorde Zentralari dagokio hauteskundeen emaitzak Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea (Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 108.6 artikulua).