Legezko oharra
generales2015.interior.es Interneteko domeinu bat da, Barne Arazoetarako Ministerioaren titulartasunekoa.
Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea jatorria aipatu gabe edo baimenik eskatu gabe, besterik espres adierazten den orrialdeetan izan ezik.
Webgune honetan dagoen edukia jatorri publikoetatik dator. Barne Arazoetako Ministerioak ez dauka webgunean dauden tresnak eta informazioak erabiltzeak eragin litzakeen kalte eta galeren erantzukizunik, administrazio prozeduren hasiera, jarraipen edo emaitzei buruzko erabakiak hartzeari dagokionez. Erabaki horiek eskumena duten zentro, organismo edo erakundeetan kontrastatu behar dira.
Nolanahi ere, webgune honetako informazioa eta edukiak ezingo dira alegatu Administrazio Publikoarekiko kontraesaneko prozeduretan; ez da, beraz, erantzukizunik onartzen eskumena duen Administrazioaren agiri inprimatuetan eta orrialde hauetako argitalpen elektronikoetan ezadostasunak egoteagatik.
Webgune honetako mezu ontzi eta harpidetza zerbitzuetan eskatzen diren datuen fitxategiek ez daukate datu pertsonalik, eta erabiltzaileak ere ez ditu eman behar bere esku jartzen diren funtzionaltasunak eta tresnak erabiltzeko. Barne Arazoetarako Ministerioak ez dauka erantzukizunik orrialde honetan agertzen diren helbide elektronikoetatik ematen diren erantzunakatik, Sailarena berarena ez bada. Orrialde hauetan dauden mezu ontzien bitartez lortzen den informazioak izaera berriemailea baino ez dauka, eta ezin zaio atera inolako ondorio juridiko loteslerik (208/1996 Errege Dekretua, 4.b art., BOE 55 zk., 1996/03/04)
Berrerabil daitezkeen agiriak eskura jartzeko modalitate orokorrerako legezko oharra.
Baldintza orokorren nahitaezkotasuna
Baldintza orokor hauek, etengabe eskura daudenak “www.datos.gob.es/avisolegal” barruan, berrerabiltzaile guztiak behartuko dituzte, haien menpean dauden agiriak erabiltze hutsagatik.
Behin eta berriro erabiltzeko baimena eta jabetza intelektualaren eskubide lagapen ez esklusiboa
Baldintza orokor hauek euren menpean dauden agiriak berrerabiltzeko baimena ematen dute, bai merkataritza helburuetarako bai merkataritza helburuak ez direnetarako. Estatuaren Sektore Publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen duen urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren 1.2 artikuluan aipatzen diren Estatuaren Administrazio Orokorraren organoen eta Estatuaren sektore publikoko gainerako organismo eta erakundeen esku dauden agiriak pertsona fisikoek edo juridikoek, merkataritza helburuz edo halako helbururik gabe, erabiltzea da berrerabiltzea, beti ere erabilera hori administrazio jarduera publiko bat ez bada. Berrerabiltze baimenduak, adibidez, informazioa kopiatu, zabaldu, aldatu, egokitu, atera, berrantolatu eta konbinatzea barne hartzen du.
Agiri kontzeptua Estatuaren Sektore Publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 3.2 artikuluan ezarrita dagoena da, beraz informazio oro hartzen du, euskarri materiala nahiz elektronikoa izan, eta erabilitako adierazpidea grafikoa, hotsezkoa nahiz irudizkoa izan; barne daude, ondorioz, datuak, euren mailarik bereizienetan edo gordinenetan ere.
Baimen honek, halaber, agiri horiei legokiekeen jabetza intelektualaren eskubideen doako lagapen ez esklusiboa dakar, eta baimena ematen da erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko edo transformazio lanak egiteko, beharrezkoak baitira baimendutako berrerabiltze jarduera garatzeko, edozein modalitatetan eta edozein formatutan, mundu osorako eta legeak ematen duen eperik luzeenerako.
Berrerabiltzeko baldintza orokorrak
Baldintza orokor hauek aplikatu behar dira haien menpean dauden agiriak berrerabiltzeko:
- Debekatuta dago informazioaren esangurari berezko izaera kentzea.
- Berrerabiltzen diren agirien iturria aipatu behar da. Aipamena honela egin daiteke: “Datuen jatorria: Barne Arazoetarako Ministerioa”.
- Berrerabiltzen diren agiriak azkenengoz noiz eguneratu diren aipatu behar da, jatorrizko agirian ageri bada.
- Ezin da adierazi, aditzera eman edo iradoki Barne Arazoetarako Ministerioa, berrerabilitako informazioaren titularra, informazioarekin egiten den berrerabiltzean parte hartzen, babesa ematen edo laguntzen ari denik.
- Berrerabil dadin eskura jarritako agirian, kasua bada, sartuta dauden metadatuak, eguneratze datari eta aplikatu beharreko berrerabiltze baldintzei buruzkoak, gorde egin behar dira, ez aldatu ez ezabatu.
Erantzukizuna baztertuta
Erabiltzaileek edo berrerabiltzaileek datu multzoak euren kontura eta arriskupean erabiliko dituzte, eta eurena bakarra izango da hortik hirugarrenentzat eratortzen diren kalteen erantzukizuna.
Barne Arazoetarako Ministerioak ez du izango berrerabiltzaileek bere informazioaz egiten duten erabileraren erantzukizunik, ezta, berrerabilitako informazioa erabiltzeak eraginda, galera ekonomiko, material edo datuzkoak zuzenean edo zeharka sortzen dituzten edo sor ditzaketen galera ekonomikoen edo izandako kalteen erantzukizunik ere.
Barne Arazoetarako Ministerioak ez du bermatzen agiri berrerabilgarriak eskura jartzen jarrituko duenik, ez edukian ez forman, eta ez du bere gain hartzen horietan dauden akats edo hutsegiteen erantzukizunik.
Berrerabiltzailearen erantzukizuna
Berrerabiltzailea sektore publikoaren informazioa berrerabiltzearen arloan aplikatu behar den araudiaren mendean dago, baita Sektore Publikoaren Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 11. Artikuluan jasotzen den zehapen araubidearen mendean ere.