Nola eman botoa

Atzerrian modu iraunkorrean bizi diren pertsonen botoa

Atzerrian modu iraunkorrean bizi diren espainiarrek, atzerrian bizi diren egoiliar absenteen erroldan (CERA) inskribatuta badaude, Gorte Orokorretako hauteskundetan boto eman ahal izango dute, baina horretarako eskatu egin beharko dute lehenago.

Eskaera

Eskabidea aurkezteko egin behar dena:

  • Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dizun eskaera orria bete, Atzerri Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren webgunean ere lor dezakezu edo baita hemen deskargatu ere. Ez ahaztu izenpetzea.

  • Agiri hauetako bat erantsi eskaera orriari:

    • Nortasun agiriaren fotokopia.
    • Espainiako agintariek emandako pasaportearen fotokopia.
    • Naziotasun ziurtagiria (inskribatuta zauden kontsuletxe edo enbaxadak doan emango dizu).
    • Kontsuletxeko Matrikula Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria (inskribatuta zauden kontsuletxe edo enbaxadak doan emango dizu).
  • Dena lehenbailehen bidali, eta inola ere ez azaroaren 21a baino beranduago, Espainian izena emanda zauden errolda dagokion probintziako Hautesle Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialera. Helbideak ikus hemen.

    Eskabidea telematikaz ere bidal daiteke, interesduna “CERA boto eskaera” prozeduran sartuta INEren egoitza elektronikoan argitaratuta dago‒, eta identitatea nortasun agiriari atxikitako ziurtagiri elektroniko baten bidez egiaztatuta. Ziurtagiri elektronikorik ez daukatenek, eskabidea bide honetatik bidali ahal izango dute, eta prozeduran Izapide Telematikoen Pasahitza (CTT) erabilita ‒komunikazioan aurreinprimatuta dago‒, eta lehenago aipatu diren agirietako baten kopia erantsita sartuko dira; eskabidea aurkeztu izanaren erregistro elektronikoaren egiaztagiria lortzea badago.

    Hauteskunde prozesuen osagarrizko arauketaren apirilaren 16ko 605/1999 EDaren 6. eranskina aldatzen duen otsailaren 27ko 358/2015 Barne Agindua (BOE 54 zk., 2015/03/04).

    Atzerrian bizi diren egoiliar hautesle absenteek botoa eskatzeko prozedura ezartzen duen Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2015eko martxoaren 9ko ebazpena (BOE 63 zk., 2015/03/14).

Botoa emateko dokumentazioa

Hautagaitzak onartu eta errekurtso epea amaitu ondoren, Hautesle Erroldaren Bulegoak botoa emateko dokumentazioa bidaliko du.

Bidalketek nolanahi ere abenduaren 8a baino lehen eginda egon beharko dute, nahiz eta epe horri dokumentazioa atzerriko bizilekura heltzeko behar den denbora erantsi beharko zaion.

Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaltzen duen hauteskunde dokumentazioa hau da:

  • Azalpen orri bat.
  • Boto paper eta gutun-azalak.
  • Hautesle erroldako edo egoiliar absenteen erroldako inskripzio ziurtagiri bi.
  • Hauteskunde Batzorde Probintzialera zuzendutako gutun-azala.
  • Kontsuletxera edo enbaxadara zuzendutako gutun-azala.
  • Postazko botoaren bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia.

Nola eman botoa

Hautesleak bere boto aukera egin beharko du (edo ez du boto paperik sartuko boto zuria egin nahi badu):

*Diputatuak hautatzeko, aukeratu duen hautagai zerrendaren boto papera gutun-azal zurian sartuko du. *Senatariak hautatzeko, aukeratu duen hautagaia edo hautagaiak markatuko ditu boto paperean bertan ematen diren jarraibideak beteaz. Gero boto paper hori sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.

Jarraian, Hauteskunde Batzorde Probintzialera zuzenduta dagoen gutun-azalean hauek sartuko ditu:

  • Botoa emateko gutun-azalak, boto paperak barruan daudela.
  • Erroldako inskripzioaren ziurtagirietako bat.
  • Espainiako agintariek emandako pasaportearen edo nortasun agiriaren fotokopia, edo bizilekua duen herrialdeko Espainiako kontsulatuak emandako naziotasun ziurtagiria edo Kontsuletxeko Matrikula Erregistroko inskripzio ziurtagiria.

Hemendik aurrera, hautesleak aukera hauek ditu gutun-azalarekin eta bere edukiarekin egiteko:

  • Bere enbaxada edo kontsuletxean horretarako jarrita dauden hautetsontzietan berak sartu. Abenduaren 16tik 18ra bitartean (biak barne) egin ahal izango du. Erroldako inskripzioaren bigarren ziurtagiria kontsuletxeko funtzionarioari eman beharko dio.
  • Posta ziurtatuz bidali. Abenduaren 15 arte bidali ahal izango da. Kasu horretan, kontsuletxera edo enbaxadara zuzendutako gutun-azalean hau sartu beharko da:

    • Hauteskunde Batzorde Probintzialera zuzendutako gutun-azala, esanda dagoen edukiarekin.
    • Erroldako inskripzioaren bigarren ziurtagiria.
    • Nahi badu, bidalketaren gastuak itzultzeko inprimakia beteta.

Boto horiek balio izateko, ezinbestekoa izango da argi agertzea gutun-azalean dagokion estatuko posta bulego baten zigilu marka edo beste inskripzio ofizialen bat edo, bestela, dagokion Misio Diplomatikoaren Kontsul Atalarena edo Karrerako Kontsul Bulegoarena, ezarritako epeak bete direla duda ez egiteko moduan ziurtatuko duena.

Botoa hautetsontzian sartzeko epea amaitutakoan, kontsuletxeko funtzionarioak akta egingo du, hartu dituen erroldako inskripzioaren ziurtagiri kopurua, botoa hautetsontzian sartzeko aldia amaitu arte hartu duen gutun-azal kopurua eta, kasua bada, gertatu diren gorabeherak ere jasoko dituen akta, eta Hauteskunde Batzorde Zentralera bidaliko du.

Biharamunean, boto guztiak (postaz jasoak edo hautetsontzian sartuak) Atzeri Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioan ondorio hauetarako eratuko den Bulegora bidali beharko dira, eta honek boto kontaketaren ardura duten Hauteskunde Batzordeetara bidaliko ditu urgentziaz.

Informazio gehiago enbaxada edo kontsuletxean eta www.exteriores.gob.es eta www.ine.es webguneetan.

Atzerrian bizi diren hautesle espainiarrak (CERA), baina aldi baterako Espainian daudenak

CERA erroldako hautesleren bat aldi baterako Espainian badago hauteskunde prozesuaren deialdia egiten den bitartean, deialdiaren egunetik aurrera (lurralde nazionalean bizi direnen moduan) postazko botoa eskatu ahal izango du abenduaren 10era arte, eta horrek ez dio ekarriko CERA erroldatik kentzea.

Horretarako, posta zerbitzuaren edozein bulegotan eskura dagoen eskabidea bete beharko du, atzerrian bizi diren espainiarren erroldan inskribatuta dagoela espres adierazita, eta dagokion Hautesle Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialera zuzenduko du.

Hautesleak eskabidea izenpetu eta postetxeko enplegatuak data eta dagokion zigilua jartzen dizkiola egiaztatu beharko du.

Dokumentazioa non jaso nahi duen, helbide bat emango du, Espainiakoa. Atzerritik eskatu duelako, inskripzioko helbidera bidali bazaio dokumentazioa, inskripzio ziurtagiri bat bidaliko zaio “BIKOIZTUA” markarekin.

Hauteskunde dokumentazioa eskabidean esan duen Espainiako helbidean jaso ondoren, hautesleak Hauteskunde Batzorde Probintzialera bidaliko du bere botoa posta ziurtatuz, baina ez abenduaren 16a baino geroago.

Hautesle horiek ezin izango dute botoa aurrez aurre eman hauteskunde mahaian.