2015eko udal hauteskunde partzialen informazioa

Datorren abenduaren 20a, Gorte Ookorretarako 2015eko hauteskundeekin batera, Udal Hauteskunde Partzialak egingo dira udal batzuetan eta udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakunde batzuetan.

Deialdiaren Errege Dekretua

Hauteskunde hauek 2015eko maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan hautagairik aurkeztu ez zen udaletan eta udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeetan egingo dira, martxoaren 30ko 233/2015 Errege Dekretuaren deialdiz.

Hemen aurkituko duzu hauteskunde hauei buruzko informazio hau:

2015eko Udal Hauteskunde Partzialen egutegi

Onartutako hautagaiak
Aurkeztutako hautagaiak
Inprimaki elektronikoak
  1. Hautesleentzako inprimaki elektronikoak
  2. Formazioetarako inprimaki elektronikoak (gaztelaniaz, katalanez eta euskaraz)
Mahaiko kideentzako informazioa

Gutun-azalak eta boto paperak

Kontuan izan, prozesuak bereiztearren, deialdiko prozesu bakoitzerako boto paper eta gutun-azalek kolore ezberdina dutela; hara:

  • Diputatuen Kongresurako hauteskundeak: zuria.
  • Senaturako hauteskundeak: sepia.
  • Udal hauteskundeak: ubela.
  • Udalerria baino Lurralde Eremu Txikiagoko Erakundeetarako hauteskundeak: berdea.

Nork eman dezake botoa prozesu bakoitzean?

Ondoko laukian argi ikusiko duzu nork ematen duen botoa prozesu bakoitzean:

HAUTESKUNDE PROZESUA Espainiar herritarrak Atzerrian bizi diren espainiarrak Espainian bizi diren atzerritarrak (EB) Elkarrekikotasun hitzarmeneko atzerritarrak
Gorte Orokorretarako hauteskundeak BAI BAI EZ EZ
Udal hauteskundeak BAI EZ BAI BAI
Udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeetarako hauteskundeak BAI EZ BAI BAI

Nola egiten da boto kontaketa?

Bozketa amaitutakoan, boto kontaketa hasiko da, eta hurrenkera honetan egingo da:

  • Lehenengo, Diputatuen Kongresuari dagozkion boto paperak zenbatu behar dira.
  • Bigarren, Senaturako boto paperak.
  • Hiugarren, Udal hauteskundeetarako boto paperak eta,
  • Laugarren, Udalerria baino Lurralde Eremu Txikiagoko Erakundeetarako boto paperak.

Informazio osoagoa izateko sakatu estek hau.

MKEaren eranskinera

Hauteskunde hauek zein lekutan egiten diren