Informazio orokorra
Zer da parekotasuna hauteskundeetan?
Hauteskundeetako parekotasuna ordezkaritza politikoaren arloan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izatea da.
Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoak osaera orekatua eskatzen du Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan, udal hauteskundeetan, Uharteetako Kontseiluetarako, Kanarietako Uharte Kabildoetarako, Europar Parlamenturako eta autonomia erkidegoetako Legebiltzarretarako hauteskundeetan aurkezten diren hautagai zerrendetan.
Emakumeen eta gizonen osaera orekatu horrek hau esan nahi du:
Diputatuen Kongresurako hauteskundeetako zerrendan, multzoan hartuta, eta, nolanahi ere, 5 postuko tarte bakoitzean, sexu bateko eta besteko hautagaiak ezin izango dira % 40 baino gutxiago.
Senaturako hautagaitzak zerrendatan biltzen direnean, zerrenda horiek ere osaera orekatua izan beharko dute emakumeen eta gizonen artean, batzuen ea besteen proportzioa kopuruzko orekara ahalik eta gehien hurbildu dadin.
Informazio gehiago:
5/2007 Jarraibidea, apirilaren 12kc, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, LOREG legearen 44.bis eta 187.2 artikuluak Gizonen eta Emakumeen Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak eman dien idazkeran aplikatzeari buruzkoa.
15/09/2011 Akordioa, HBZarena, LOREG legearen 171.2 artikuluaren interpretazioaz.
Emakumeen eta gizonen Benetako Berdintasunerako Legearen eragina.