Informazio orokorra
Hautagaitzen aurkezpena 2015eko Hauteskunde Orokorretan
Zein da hauteskunde orokorretan hautagaiak aurkeztu eta onartzeko batzorde eskumenduna?
Hauteskunde Batzorde eskumenduna, hauteskunde orokorretan hautagaiak aurkeztu eta onartzeko operazio guztietarako, Hauteskunde Batzorde Probintziala da ( (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 169 artikulua).
Hauteskunde Batzordeko idazkariak zenbaki korrelatibo bate mango dio aurkezten den hautagaitza bakoitzari aurkezpenaren hurrenkeran, eta hurrenkera hori argitalpen guztietan mantenduko da (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 46.9 artikulua).
Nork aurkeztu ditzake hautagaiak edo hautagai zerrendak hauteskunde orokorretan?
Hautagaiak edo hautagai zerrendak hauek aurkeztu ditzakete (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 44 eta 169.3 artikulua):
- Barne Arazoetarako Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatuta dauden alderdi eta federazioek.
- Deialdiaren ondorengo 10 egunetan (urriaren 28tik azaroaren 6ra) koalizioaren izenarekin, barne arauekin eta zuzendaritza edo koordinazio organoen titularren izenekin batera, aurkezteko asmoa dagokien hauteskunde batzordeari aurkeztu nahia jakinarazi dioten koalizio eratuek.
- Hautesle taldeak.Hauek izenpeak aurkeztu beharko dituzte, gutxienez, aurkezten diren barrutiko hautesle erroldan inskribatuta daudenen % 1enak.
Aurreko hauteskunde deialdian ganberetan ezelako ordezkaritzarik lortu ez zuten alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztu nahi duten barrutiko hauteskunde erroldan inskribatutako hautesleen % 0,1 izenpe bildu beharko dituzte, gutxienez.
Hautesleek ezingo diote izenpea eman hautagaitza bati baino gehiagori.
Nor izan daiteke hautagai?
Espainiar adindunak hautagai izan daitezke, hautesle izanik, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoare 6 eta 154 artikuluetan jasotako kausetan sartuta ez badaude.
Zein da hautagaitzak aurkezteko epea?
Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 11tik 16ra da. Aurkezten diren hautagaitzak Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, azaroaren 18an, eta onartutako hautagaitzak azaroaren 24an i (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 45, 47, 169-171 artikulua)
Nola osatzen da hauteskunde koalizio bat?
Hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko koalizio itun bat egiten duten alderdi eta federazioek Batzordeari adierazi behar diote deialdiaren ondorengo hamar egunetan (urriaren 8tik azaroaren 6ra bitartean).
Adierazpen horretan koalizioaren izena, barne arauak eta zuzendaritza eta koordinazio organoetako titularren izenak jaso behar dira (Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 44.2 artikulua).
Zer da hautesle talde bat?
Hautesle taldeak hautesleen izenpe kopuru aldagarri baten abalarekin eratzen diren formazio politikoak dira, eta soil-soilik hauteskunde prozesu konkretu eta jakin bakar batean hautagaiak aurkeztu ahal izateko.
Ez daukate, beraz, jarraitzeko bokaziorik edo elkarte izaerarik, eta ez daukate Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatu beharrik.
Hautesle talde bakoitza beregaina eta burujabea besteekiko. Bere jarduera eremu geografikoa hautesbarrutia da ‒ez dago hautagaitza kolektiborik, ez barruti bat baino gehiago hartzen duenik, ez euren arteko federazio edo koaliziorik‒ eta bere balioaldia eraketa prestatu duen hauteskunde prozesu konkretua denez, ezin luza daiteke horren ondoren.
Hauteskunde orokorretara hautagaitzak aurkezteko, hautesle taldeek izenpeak behar dituzte, gutxienez, aurkezten den barrutiko hautesle erroldan inskribatutakoen % 1enak. Hautesleek ezingo diote izenpea eman hautagaitza bati baino gehiagori.
Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 169.3 artikulua
Nola aurkezten dira hautagaitzak?
Hautagaitzaren aurkezpenari (webgune honetatik deskargatu daitezkeen formulario etan egiten da) Hauteskunde Batzorde Zentralaren 1999ko martxoaren 15eko jarraibideajasotzen den dokumentazioa erantsi behar zaio.
Senaturako hautagaitzen aurkezpena.
Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 171 artikulua
1.- Senaturako hautagaitzak banakoak dira bozketarako eta kontaketarako, baina zerrendatan bildu daitezke aurkezpenerako eta hauteskunde kanpainarako.
2.- Senaturako hautagai bakoitzak ordezko hautagai bi izan behar ditu, ordezkotza zein hurrenkeratan hartuko duten zehaztuta. Ordezko hautagaien izenak Estatuaren Aldizkari Ofizialean hautagaitzak argitaratzean eta hauteskundeetako dokumentazio guztian agertuko dira, baina ez dira sartuko boto paperetan.