Informazio orokorra
Hautagaitzen izenaren betekizunak
Hauteskunde Batzorde Zentralaren doktrina
1987ko maiatzaren 5eko, 1994ko maiatzaren 30eko, 1998ko urriaren 8ko eta 2000ko urtarrilaren 20ko akordioak:
“alderdi politikoek eta federazioek Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatutako izena baino ezin dute erabili”
1991ko irailaren 11ko eta 1996ko martxoaren 15eko akordioak:
“erakunde politikoen sinboloen arloan Alderdi Politikoen Erregistroari egin behar zaio men”
1977ko maiatzaren 25eko eta ekainaren 6ko, 1978ko maiatzaren 8ko, 1979ko otsailaren 5eko, 1982ko irailaren 27ko, 1987ko maiatzaren 5eko, 1989ko maiatzaren 14ko, 1991ko martxoaren 11ko, 1992ko otsailaren 19eko, 1993ko maiatzaren 5eko, 1995eko apirilaren 7ko eta 17ko eta 1999ko otsailaren 4ko, apirilaren 20ko eta maiatzaren 3, 13 eta 24ko akordioak:
“…Erregistroan erakunde politiko bakoitzak inskribatu dituen sinbolo eta ikurrak baino ezin erabil daitezke, eta legedi orokorra aplikatu behar da hauteskunde kanpainan bestelako sinboloak erabiltzeari dagokionez. Hauteskunde araudiak ez ditu kontuan hartzen nolanahi ere izen edo sinbolo bereziak hauteskunde prozesurako”
1977ko ekainaren 6ko, 1979ko urtarrilaren 17ko eta otsailaren 21eko eta 1987ko maiatzaren 11ko akordioak:
“Erregistro horretan inskribatutako izena baino ezin erabil daiteke. Han ez dagoenik ezin zaio gehitu eta laburtu ere ez”.
Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia (esteka BOE 144 zk. eranskinera, 1986ko ekainaren 17koa, 25. orr.)
Konstituzio Auzitegiaren maiatzaren 28ko 69/1986 epaia.
Hautagaitza bakoitzaren aurkezpen idazkiak bere atzean duen alderdi, federazio, koalizio edo taldearen izena, siglak eta sinboloak argi adierazi beharrari “ezin zaio huts egin, alderdiaren izen osoa aldatuaz eta bere lekuan haren baliokide egin nahi diren siglak jarriaz; izan ere, izena, hautagaitza aurkezten duenaren identifikazio argi eta bereiziaren zerbitzutan baitago, botoek erakusten duten borondate politikoa bat etor dadin, ahalik eta fideltasunik handienarekin, hauteskunde kanpainan botook hala eskatzen dituenaren benetako neurriarekin”.
… “termino horiek alderdiak aurkeztutako hautagaitza gisa identifikatzea, ez da xedagarria eta ezin alda daiteke bere garaian erregistratutakoaz besteko izena eragileen iritziz egokia ere badela soilik argudiatuta. Ez dago gogoratu beharrik bere garaiko izen ezberdin hura alderdiak alda dezakeela bere Estatutuek xedatzen dutenaren arabera, baina aldaketa hori gertatzen ez den bitartean ‒eta Erregistroaren ziurtagiriak ez du islatzen kasu honetan‒ hautagaitzaren izena alderdiarena besterik ezin da izan”.