Mahaiko kideak
Baimenak eta dietak
Abenduaren 20ko hauteskundeetarako mahaiko kide izendatuek euren eginbeharrak bete behar dituzte bozketa egunean, aurreko eguneko lanaldia gorabehera.
Mahaiko kide izendatzen diren inoren konturako langileek eta funtzionarioek, bozketa egunean egun osoko baimen ordaindua izateko eskubidea dute, laneguna bada. Nolanahi ere, biharamunean lanaldia 5 ordu murrizteko eskubidea dute.
Mahaiko kideen betebeharrak betetzea errazteko, abenduren 20an hasten den gaueko txanda hauteskunde eguneko lanalditzat jo behar da, eta lanaldia 5 ordu murrizteko eskubidea langilearen hurrengo gaueko txandan erabili ahal izango da, beti ere abenduaren 20aren biharamunean hasten bada txanda hori.
Hauteskunde mahaietako kideek 62,61 €-ko dieta kobratuko dute.
Ordezkoren batek eginkizunak bete behar baditu titularra ez dagoelako, baimen ordaindua eta lanaldi murrizketa izateko eskubidea izango du, bai eta dieta jasotzekoa ere. Ez dagokio horrelako eskubiderik ordezkoak hauteskunde mahaiko postua hartu egiten ez badu.