Mahaiko kideak
Gizarte Segurantza
Bakoitzaren egoera gorabehera (langilea, bizisariduna, langabea…), hauteskunde prozesu baterako hauteskunde mahaiko lanak egiteko (titular nahiz ordezko) izendatzen den pertsona oro bereziki babesten du Gizarte Segurantzaren sistemak.
Hauteskunde mahai bateko kide, titular nahiz ordezko, izatetik datozen arrisku guztietatik babestuta dago, eginkizun horiekin zerikusi zuzena badute, in itinere istripua barne, eta jasaten dituen lesioak lan istriputzat joko dira.
Prestazio hauek jasotzeko eskubidea du:
- Osasun laguntza.
- Prestazio osagarriak.
- Prestazio ekonomikoak.
- Gizarte zerbitzuak.
Osasun laguntza behar izanez gero, kalteduna bera edo, bestela, bere senideek edo mahaiko gainerako kideek ahalik eta urgentziarik handienarekin Gobernuaren Ordezkaritzari edo Ordezkariordetzari datu hauek emango dizkiote:
- Kaltedunaren datu pertsonalak.
- Zein mahaitako kide zen.
- Istripua eta non gertatu zen.
- Zein lekutan artatu zuten.
Barne Politikaren Zuzendaritza Nagusia arduratuko da, Gobernuaren ordezkari eta ordezkariordeekin harremanean, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiarekin behar diren kudeaketak egiteaz, eman beharreko babesa bizkortu eta eskaintzeko.
Osasun laguntza ez diren beste prestazio guztiei dagokienez (prestazio osagarriak prestazio ekonomikoak eta gizarte zerbitzuak), horien berri ere dagokion Gobernu Ordezkaritza edo Ordezkariordetzari emango zaio.