Argitu zalantzak
Hauteskunde administrazioa
Nor arduratzen da hauteskundeen gardentasuna zaintzeaz?
Hauteskunde Administrazioa da hauteskunde prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna eta berdintasun printzipioa bermatzearen arduraduna.
Hauteskunde Administrazioa hauteskunde mahaiek eta hauteskunde batzordeek osatzen dute (Zentrala, Probintziala eta, Eskualdekoa).
Hauteskunde Batzorde Zentralak Madrilen du bere egoitza; izaera iraunkorra duen bakarra da, eta Auzitegi Goreneko 8 magistratuk eta Zuzenbideko edo Zientzia Politiko eta Soziologiako 5 katedradunek osatzen dute.
Hauteskunde batzorde probintzialek probintzia hiriburuetan dute egoitza; hiru batzordekide dagokion probintzia auzitegiko magistratuak dira eta batzordekide bi Hauteskunde Batzorde Zentralak izendatzen ditu probintzian bizi diren Zuzenbideko edo Zientzia Politiko eta Soziologiako katedradun edo irakasle titularren edo izen handiko legelarien artean.
Eskualdeko hauteskunde batzordeek epaitegi barrutien buru diren herrietan dute egoitza; hiru batzordekide Lehen Auzialdiko edo Instrukzioko epaileak dira eta mahaikide bi Hauteskunde Batzorde Probintzialak izendatzen ditu epaitegi barrutian bizi diren Zuzenbideko edo Zientzia Politiko eta Soziologiako lizentziadunen artean.
Ceuta eta Melillako eskualde batzordeek hauteskunde batzorde probintzialei dagozkien eginkizunak ere biltzen dituzte euren barrutietan.
Zenbat hauteskunde batzorde daude?
Egoitza Madrilen duen Hauteskunde Batzorde Zentralaz gain, probintzia bakoitzean Hauteskunde Batzorde Probintzial bat dago.
Azkenik, eskualdeko hauteskunde batzordeak 1979ko hauteskundeetan epaitegi barrutiko buru ziren 303 herrietan kokatuta daude. Ceuta eta Melillako eskualde batzordeek hauteskunde batzorde probintzialei dagozkien eginkizunak ere biltzen dituzte euren barrutietan.
Zer batzordek hartzen du eskumenik handienak hauteskunde orokorretan?
Diputatuen Kongresurako edo Senaturako hauteskundeetan, hautagaien aurkezpenarekin eta onarpenarekin, boto kontaketa orokorrarekin eta enparauekin zerikusia duten operazio guztiak egiteko eskumena duten hauteskunde batzordeak hauteskunde batzorde probintzialak dira.