Argitu zalantzak
Diputatuen Kongresua
Zer da Diputatuen Kongresua?
Diputatuen Kongresua Gorte Orokorrak osatzen dituzten ganbera bietako bat da, Konstituzioak eginkizun eta ahalmen garrantzitsuak eman dizkiona.
Kongresuak Gobernua osatzeko baimena ematen du, haren aginte amaiera bultza dezake, lege egitasmoen eta aurrekontuen tramitazioa lehenengo egiten du eta Senatuak lege testu horiei egiten dizkien zuzenketak edo betoak sendetsi edo errefusatu behar ditu.
Zenbat diputatuk osatzen dute Kongresua?
350 diputatu dira.
Probintzia bakoitzari dagokion diputatu kopurua honela ateratzen da:
Berrogeita hamar probintzietako bakoitzari hasierako gutxieneko bat dagokio: bina diputatu. Ceuta eta Melilla hirietan diputatu bana aukeratzen da.
Gainerako 248 diputatuak berrogeita hamar probintzien artean banatzen dira, biztanleriaren proportzioan.
Hauteskundeen deialdiaren Errege Dekretuak konkretatzen du probintzia bakoitzean aukeratu beharreko diputatu kopurua.
Nola aukeratzen dira diputatuak?
Diputatu guztiak aukeratzen dira sufragio unibertsal, aske, berdin, zuzen eta sekretuaren bidez. Deialdiaren Errege Dekretuan ezartzen diren beste diputatu aukeratzen dira probintzia bakoitzean.
Alderdi politikoek zerrenda itxi eta blokeatuetan aurkezten dituzten euren hautagaiak, beraz hauteskunde egunean hautesleak ezin ditu aukeratu hautagaiak banan-banan ezta zerrendaren hurrenkera aldatu ere: hobetsitako alderdiaren boto papera aukeratu eta dagokion gutun-azalean sartuko du.