Argitu zalantzak
Hauteskunde kudeaketa
Administrazioaren zein organo arduratzen da hauteskundeak kudeatzeaz?
Barne Arazoetarako Ministerioari dagokio Gobernuaren politika prestatu eta betearaztea funtsezko eskubideez baliatzeko egokierak sustatzeari dagokionez, Espainiako Konstituzioan eta hura garatzen duten legeetan ezartzen diren baldintzetan.
Barne Politikaren Zuzendaritza Nagusiak, Barne Arazoetarako Ministerioaren Idazkariordetzaren mendean, besteak beste, eginkizun hauek ditu:
- Barne Arazoetarako Ministerioaren eskumenak kudeatu hauteskunde prozesuen eta hautesleei kontsulta zuzena egitearen arloan.
- Hauteskunde Administrazioarekin behar diren harremanak edukitzea eta, bereziki, Hauteskunde Batzorde Zentralarekin.
- Autonomia erkidegoetan hauteskunde arloan eskumena duten organoekiko harremanak kudeatzea.
- Hauteskunde arloan eskumenak dituzten beste ministerio batzuen mendeko unitateekin koordinatzea.l.
- Alderdi politikoen erregistroa eta horien araubide juridikoaren aplikazioa.
- Estatuaren urteroko diru laguntzen eta formazio politikoen hauteskunde gastuetarako diru laguntzen kudeaketa, indarrean dagoen legedian ezarritako baldintzetan.
Zer beste ministerio sail eta erakunde daude inplikatuago hauteskundeen antolaketan?
Barne Arazoetarako Ministerioaz gain, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak (bere menpean dago Hautesle Erroldaren Bulegoa), Atzerri Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak (atzerriko espainiarren boto eskubidea gauzatzeari buruzko guztirako) eta Estatuaren Posta eta Telegrafo Baltzua, SA-k (postazko botoa egiteko, mahaietako dokumentazioa jasotzeko eta abar) aktiboki hartzen dute parte.
Presidentetzaren Ministerioak ere, Komunikazioaren Estatu Idazkaritzaren bitartez, zeregin garrantzitsua du hauteskunde prozesuan (komunikabideekiko harremanak, prentsaurrekoak hauteskunde egunean eta abar).