Argitu zalantzak
Gorte Orokorrak
Zer hauteskunde egingo dira abenduaren 20an?
Abenduaren 20an, igandez, Gorte Orokorretarako hauteskundeak egingo dira Espainian, hau da, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako.
Zer dira Gorte Orokorrak?
1978ko Konstituzioak dio subiranotasun nazionala Espainiako herrian datzala, eta honengandik darizkiola Estatuaren botereak (legegilea, exekutiboa eta judiziala).
Gorte Orokorrek (Kongresuak eta Senatuak) botere legegilea dute, Gobernuak botere exekutiboa du eta epaileek botere judiziala.
Gorte Orokorrei dagokie aurrekontuak onartzea, Gobernuaren jaduera kontrolatzea eta Konstituzioak ematen dizkien gainerako eskumenak.
Zenbat hauteskunde egin dira Espainian 1978ko Konstituzioa onartu zenetik?
Konstituzioa onartu zenetik, hamar hauteskunde egin dira: 1979, 1982, 1986, 1989, 1993, 1996, 2000, 2004, 2008 eta 2011n.
Hauteskunde horietako emaitzak jakin nahi badituzu, Barne Arazoetarako Ministerioaren datu-basean ikus ditzakezu.
Nola egiten da hauteskunde hauen deialdia?
Gorte Orokorretarako hauteskundeen deialdia Errege Dekretuz egiten da, Gobernuaren presidentearen proposamenez eta Ministro Kontseiluan eztabaidatu ondoren.
Deialdiaren Errege Dekretuan hauteskundeen eguna, probintzia bakoitzari dagokion diputatu kopurua, hauteskunde kanpainaren iraupena, ganbera hautetsiak noiz eratuko diren eta hauteskunde prozesuari aplikatuko zaion araudia jartzen dira.
Noiz eratuko dira Gorte hautetsiak?
Ganbera biak bilduko dira eraketa bilkuran, beranduenik 2016ko urtarrilaren 14an.