Argitu zalantzak

Senatua

Zer da Senatua?

Senatua, Espainiako Konstituzioaren beraren definizioaren arabera, lurraldeen ordezkaritzaren ganbera da.

Eginkizunen artean, legeak onartzen parte hartzea, nazioarteko tratatuak izenpetzeko baimena ematen Estatuaren Aurrekontu Orokorren onarpenean parte hartzea, Gobernuaren kontrol politikoa eta interes orokorreko gaietako informazioa eta azterketa eta ikerketa daude.

Senatari kopurua finkoa da?

Kongresuan ez bezala, senatari kopurua ez da finkoa.Gorantz edo beherantz alda daiteke, autonomia erkidegoetako biztanle kopurua aldatu ahala.

Senatari kopuruaren aldaketa legealdi bakoitzaren hasieran gertatzen da (hauteskunde orokorrak egin eta gero), eta hauteskundeak egiten diren urteko urtarrilaren 1ean argitaratutako biztanle errolda hartzen da erreferentzia gisa.

Zenbat senatari daude Espainian?

2011-2015 legealdian senatari kopurua 266 izan da, horietako 208 hautetsiak eta 58 autonomia erkidegoetako legebiltzarrek izendatuak.

Hurrengo legealdirako senatari kopurua 266 izango da.

Nola aukeratzen dira senatariak?

Senatuak, jatorriaren arabera, senatari mota bi ditu.

Sufragio unibertsal, aske, berdin, zuzen eta sekretuz honela hautetsitako 208 senatariak:

  • Penintsulako probintzietan 4na senatari
  • Kanaria Handian, Tenerifen eta Mallorcan, 3na aukeratzen dira
  • Ceutan eta Melillan, 2na
  • Eivissa-Formentera, Menorca, Fuerteventura, Gomera, Hierro, Lanzarote eta La Palman, bana

208 senatari horiek dira datorren abenduaren 20an hautetsiko ditugunak.

Kongresuan ez bezala, zerrenda itxien bidez alderdiei ematen baitzaie botoa, Senatuan pertsonari ematen zaio botoa, hautagaiari; Senaturako dagoen boto paper bakarrean, hautesleak hauteslekuan aurkituko duen hartan agertzen direnetatik 3, 2 edo 1 hautagai aukeratuaz (beti barruti bakoitzari dagozkionak baino bat gutxiago).

Baina gainera beste senatari talde bat dago (azken legealdian, 58) autonomia erkidegoetako legebiltzarrek aukeratuak: 1 autonomia erkidegoko, eta beste bat gehiago haren lurraldeko milioi biztanleko.

Autonomia erkidego bakoitzari dagokion senatari kopuru konkretua zehazteko oinarritzat balio duen erreferentzia, Senaturako azken hauteskundeak egin zirenean indarrean zegoen eskubidezko biztanleriaren errolda da.