Argitu zalantzak

Atzerrian aldi baterako bizi direnen botoa (ERTA)

Prozesu baten deialdiaren eta hauteskunde egunaren bitartean aldi baterako atzerrian egotekoak diren hautesleek, botoa eman nahi badute, lehenago eskatu beharko dute.

Eskaera

Eskaera orria kontsuletxe eta enbaxadetan aurkitu ahal izango duzu, eta hemen deskargatu.

Eskabidea bete eta kontsuletxean edo enbaxadan eman beharko da aurrez aurre.

Eskabidea aurkezteko, hautesleak izena eman beharko du Kontsuletxeko Matrikula Erregistroan ez egoiliar moduan. Izapide biak (eskabidea eta inskripzioa) ekitaldi berean egin daitezke.

Eskabidea aurkezteko epea azaroaren 21ean amaitzen da.

Botoa emateko dokumentazioa

Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dizu botoa emateko dokumentazioa.

Bidalketak nolanahi ere abenduaren 8a baino lehen eginda egon beharko dute. Epe horri dokumentazioak atzerrira heltzeko beharko duen denbora gehitu behar zaio.

Zer da Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaltzen duen hauteskunde dokumentazio hori?

  • azalpen orri bat.
  • erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
  • boto paper eta gutun-azalak
  • gutun-azal bat, dagokion hauteskunde mahaiaren helbidea agertu behar duena.
  • frankeo gastuak itzuli ahal izateko inprimaki ofizial bata, nahi bada.

Nola eman botoa

Hautesleak bere boto aukera egin beharko du:

  • Diputatuak hautatzeko, aukeratu duen hautagai zerrendaren boto papera gutun-azal zurian sartuko du.
  • Senatariak hautatzeko, aukeratu duen hautagaia edo hautagaiak markatuko ditu boto paperean bertan ematen diren jarraibideak beteaz. Gero boto paper hori sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.

Jarraian, hauteskunde mahaira zuzenduta dagoen gutun-azalean hauek sartuko ditu:

  • Botoa emateko gutun-azalak, boto paperak barruan daudela.
  • Erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
  • Nahi badu, bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia beteta.

Abenduaren 16 arte dago, gutun-azal hori posta ziurtatuz bidaltzeko.

Boto horiek balio izateko, ezinbestekoa izango da argi agertzea gutun-azalean dagokion estatuko posta bulego baten zigilu marka edo beste inskripzio ofizialen bat, ezarritako epearen barruan bidali dela ziurtatuko duena.

Posta zerbitzuak bozketa egunera arte gordeko du mahaira zuzenduta dagoen gutuneria eta goizeko 9etan eramango du, eta egun bereko 20ak arte.

Informazio gehiago enbaxadan edo kontsuletxean eta webgune hauetan: www.exteriores.gob.es; www.ine.es.