Argitu zalantzak
Boto presentziala
Non ematen da botoa?
Hautesle bakoitzak Hautesle Erroldaren Bulegotik errolda txartel bat jasoko du, bere hautesle erroldako inskripzioaren eta botoa eman behar duen atal eta mahaiaren datuak eguneratuta. Hautesle Erroldaren Bulegoak era berean jakinaraziko dizkie hauteskunde atal, hautesleku edo hauteskunde mahaien aldaketak aldaketok eragiten dieten hautesleei.
Zer ordutan irekitzen eta ixten dituzte hauteskunde mahaiak?
Bozketa 09:00etan hasten da, abenduaren 20an, baina hauteslekuak lehenago zabalduta daude hauteskunde mahaietako kideak joan daitezen eta mahaiak eratu ditzaten, hauteskundeetako materialarekin (hautetsontziak, kabinak, seinale euskarriak, gutun-azalak, boto paperak, inprimakiak…) arazorik ez dagoela egiazta dezaten, ahaldunak eta artekariak egiazta ditzaten eta abar.
Bozketa 20:00etan amaituko da, eta une horretan hauteskunde mahaiburuak bozketaren amaiera iragarriko du. Hala ere, hauteslekuan artean norbait geratzen bada, mahaiburuak botoa ematen utziko dio.
Nola identifikatzen da hauteslea?
Identifikazioa hauek erabilita egiten da:
- Nortasun agiri nazionala (DNI).
- Pasaportea (argazkiduna).
- Gidabaimena (karneta): argazkiduna.
Berdin da agiri horiek iraungita egotea, baina originalak izan behar dute, ez dute balio fotokopiek
Nola egiten da bozketa?
Bozketa 09:00etan hasten da, baina hauteslekuak lehenago zabalduta daude hauteskunde mahaietako kideak joan daitezen eta mahaiak eratu ditzaten, hauteskundeetako materialarekin arazorik ez dagoela egiazta dezaten, ahaldunak eta artekariak egiazta ditzaten eta abar.
Hautesle bakoitzari dagokion mahaian baino ezin daiteke eman botoa, arartekoek izan ezik, inskribatuta dauden hautesbarruti bereko mahai batean egiaztaturik badihardute mahai horretan erabiliko baitute boto eskubidea.
Hautesleak mahaira banan-banan hurbilduko dira eta euren izen-abizenak esango dizkiote mahaiburuari. Mahaikideek eta artekariek erroldaren zerrendetan bilatuko dute, botoa emateko eskubidea duen eta hauteslearen identitatea zein den egiaztatzeko. Hautesleak eskutik eskura emango dio gutun-azal itxia edo emango dizkio gutun-azal itxiak mahaiburuari, eta mahaiburuak botoak une batean ere jendearen begi aurretik ezkutatu gabe, hauteslearen izena ozen esango du eta, “botoa eman du” erantsita, gutun-azala edo gutun-azalak hautesleari emango dizkio, eta hautesleak hautetsontzian edo hautetsontzietan sartuko ditu.
Bozketa 20:00etan amaituko da, eta une horretan mahaiburuak bozketaren amaiera iragarriko du. Hala ere, artean norbait badago lokalaren barruan, mahaiburuak botoa ematen utziko dio.
Hilaren 20a niretzat laneguna bada, lanetik irteteko eskubidea dut botoa ematera joateko?
Estatuaren administrazioak edo, bestela, lan arloan eskumenak jaso dituzten autonomia erkidegoen administrazioak, inoren konturako langileei buruz Gobernuaren ordezkariekin eta Administrazio publikoen langileei buruz administrazio horrekin akordioa egin ondoren, hauteskunde egunean lan egiten duten hautesleek lan orduetan lau ordu libre arteko denbora ordaindua hartzeko modua izan dezaten neurri zorrotzak hartuko dituzte. Lanaldi murriztuan egiten denean lan, baimena proportzioan murriztuko da.
Ohiko bizilekutik urrun dihardutelako edo hauteskunde egunean boto eskubidea egikaritzeko zailtasunak dakartzaten bestelako baldintzetan dihardutelako hartu beharreko neurri zehatzak, pertsona horiek botoa postaz eman ahal izatera eta horretarako lau ordu libre arteko baimena izatera bideratuko dira, Hauteskunde Araubide Orokorraren Legearen 72 artikuluan ezarritako prozedurari jarraituta aukeratu ahal izateko.