“Sufragio aktiboko eskubidea” botoa emateko eskubidea da eta “sufragio pasiboko eskubidea” hautagai aurkezteko eta bozkatua izateko eskubidea da.
Gorte Nagusietarako hauteskundeetan hauteskunde erroldan dauden eta adinez nagusi diren espainiar guztiek eman dezakete botoa (Espainian zein atzerrian bizi).
Aldiz, ezin dezakete botorik eman:
Ez. Ezin da inor behartu ez derrigortu botoa emateko eskubideaz baliatzera, ezta zer bozkatu duen adieraz dezan ere.
Botoa (botoa emateko eskubideaz baliatzea) unibertsala, askea, berdina, zuzena eta sekretua da.
Hauteskunde errolda datu-base bat da. Bertan botoa emateko eskakizunak bete eta behin betiko edo aldi baterako sufragio-eskubideaz gabetuta ez dauden pertsonak daude jasota.
Hauteskunde errolda bakarra eta iraunkorra da, eta hilean-hilean eguneratzen da.
Hauteskunde erroldak, Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako, errolda hauek biltzen ditu:
a) Espainian bizi diren hautesle egoiliarren errolda (CER).
b) Atzerrian bizi diren hautesle egoiliar absenteen errolda (CERA).
Botoa eman ahal izateko, hauteskunde erroldan inskribatuta egon behar da.
Hauteskunde errolda Hautesle Erroldaren Bulegoak egiten du. Organo hori Estatistika Institutu Nazionalean dago (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa), eta Hauteskunde Batza Zentralaren zuzendaritza eta ikuskaritzapean betetzen ditu bere eskumeneko eginkizunak.
Udalek, Espainiak atzerrian dituen bulego kontsularrek, eta ordezkaritza diplomatikoetako sail kontsularrek ofizioz izapidetzen dute hautesleen inskripzioa, eta Hautesle Erroldaren Bulegoa arduratzen da hauteskunde errolda egiteaz.
Errolda egiteko, Bulegoak:
Hauteskunde prozesu bakoitzean, hauteskunde deiaren aurreko bi hilabete lehenagoko lehenbiziko egunean ixten den errolda erabiltzen da.
Ekainaren 26ko hauteskundeetarako, 2016ko martxoaren 1ean itxitako errolda erabiliko da.
Haatik, Hauteskunde araubide Orokorraren Lege Organikoak behin hauteskundeak deituta zuzenketak egiteko aldi bat aurreikusten du.
Udalek eta kontsulatuek beren udalerrian indarrean dauden hautesle-zerrendak ikusgai jarriko dituzte, maiatzaren 9tik 16ra.
Gainera, Hautesle Erroldaren Bulegoak errolda-txartela bidaliko die hautesle guztiei. Bertan datu hauek agertuko dira: haien inskripzioko datu eguneratuak eta zer ataletan eta mahaitan dagokien botoa ematea; baita sail, hautesleku edo mahai aldaketak ere, halakorik egonez gero.
Bestalde, Internetetik ere kontsultatu daitezke hautesleku eta hauteskunde mahaien datuak, INEren webgunean (www.ine.es). Horretarako ez da ziurtagiri digitalik behar.
Hautesle bakoitzaren inskripzio-datuak eta zer hautesleku eta mahai dagozkion kontsultatzeko, ziurtagiri digitala beharko da eta eskuragarri egongo dira INEren webgunean (www.ine.es), deialdia argitaratzen den egunetik aurrera.
Zerrendak aurkezteko epealdiaren barruan (maiatzaren 9tik 16ra) edozein pertsonak hauteskunde erroldan ez dagoela edo modu desegokian dagoela ikusten badu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzaren aurrean.
Bulegoak, hiru eguneko epean, erreklamazioak ebatzi eta zuzenketak aginduko ditu, maiatzaren 20an jende aurrean erakusteko. Horrez gain, hartutako ebazpenaren berri emango dio erreklamazioa aurkeztu duen bakoitzari, eta dagozkien Udalei eta Kontsulatuei.
Helbidez aldatu duten edo lehen aldiz botoa eman behar duten hautesleek arreta berezia jarri behar dute, beraien datuak zuzenak diren ala ez ikusteko.
© 2016 Ministerio del Interior