Castellano | Catalán | Euskera | Gallego | Valenciano
Itsua bazara edo ikusteko urritasun larria baduzu eta braille sistema ezagutzen baduzu, botoa autonomia osoz eman dezakezu datorren azaroaren 20ko Hauteskunde orokorretan.
Erabili nahi baduzu, Barne Ministerioaren 900 150 000 doako telefono-zenbakian jakinarazi beharko duzu, irailaren 27a eta urriaren 24a bitartean. Dokumentazioa, dagokizun hauteskunde-mahaian jaso beharko duzu bozketa egunean bertan, nortasun-agiria erakutsiz. Dokumentazio honetan behar duzun informazioa braillez idatzita aurkituko duzu.
Informazio guztia 900 150 000 telefono-zenbakian eta www.mir.es web gunean aurkituko duzu.
Autonomiaz eta eragozpenik gabe erabil dezakezu zure boto-eskubidea.
Barne Ministerioa
Espainiako Gobernua
© Ministerio del Interior. Subsecretaría. Dirección General de Política Interior 2011.