Castellano | Catalán | Euskera | Gallego | Valenciano
Aldi baterako atzerrian bazaude, irailaren 27a eta azaroaren 20a bitartean, botoa eman dezakezu datorren azaroaren 20ko Hauteskunde orokorretan.
Kontsuletxeko matrikula-erregistroan ez-egoiliar bezala eman behar duzu izena. Eskaera-orria, dagokizun kontsul-bulegoan jaso dezakezu urriaren 22ra arte, edo www.maec.es. Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren web orrian eskura dezakezu. Zuk zeuk entregatu beharko duzu kontsul-bulego berean, nortasun-agiria edo pasaportea erakutsiz.
Dokumentazioa zure atzerriko helbidean jasoko duzu, eta azaroaren 16ra arteko epea izango duzu zure boto ziurtatua posta bidez dohainik bidaltzeko.
Aldi baterako atzerrian egon arren, zure boto-eskubidea erabil dezakezu.
Barne Ministerioa
Espainiako Gobernua
© Ministerio del Interior. Subsecretaría. Dirección General de Política Interior 2011.