2023ko maiatzaren 28ko Tokiko hauteskundeak

2023ko maiatzaren 28an ospatuko dira lurralde nazional osoan Tokiko hauteskundeak, Ceuta eta Melillako Batzar hauteskundeak eta Kanarietako Uharteetako Kabildoetarako hauteskundeak. Hauteskunde hauek bat etorriko dira dagozkien erkidegoetako Gobernuek deitutako beste hauteskunde prozesu batzuekin:

  • Batzar Legegileetarako hauteskundeak hamabi Autonomia Erkidegotan Aragoi, Asturias, Balearrak, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Madril, Murtzia, Nafarroa, Errioxa eta Valentziako Erkidegoa (ez da Batzar Legegileetarako hauteskunderik ospatuko Andaluzian, Katalunian, Gaztela eta Leon, Galizian eta Euskadin ).

  • Kanarietako Uharteetako Kabildoak

  • Mallorcako, Menorcako eta Ibizako Uharteetako Kontseiluak

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak.

  • Nafarroako kontzejuak

  • Arango Kontseilu Nagusia

  • Udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeetarako hauteskundeak (EATIM).

Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 42.3 artikuluan zehazten da lau urtean behin maiatzeko laugarren igandean Tokiko hauteskundeak ospatuko direla Espainian.

Tokiko hauteskundeak deitzeko Errege Dekretua Ministroen kontseiluan hitzartzen da Barne Ministerioaketa Lurralde Politikako Ministerioak proposatuta. 2023ko apirilaren 3an igortzen da eta EAO-n argitaratzen da hurrengo egunean, eta indarrean sartzen da argitaratzen den egun berdinean: apirilak 4.

Espainiako udalerri kopurua 8.131 da (Iturria: INE)

Udalerri bakoitzari dagokion zinegotzi kopurua Hauteskundeen Legeak berak zehazten du.

Udalerri bakoitzak barruti bat osatzen du non honako eskala aplikatzetik ateratzen den zinegotzi kopurua aukeratzen den:

  • 100 biztanleraino: 3
  • 101 eta 250 biztanle artean: 5
  • 251 eta 1.000 biztanle artean: 7
  • 1.001-tik 2.000-ra: 9
  • 2.001-tik 5.000-ra: 11
  • 5.001-tik 10.000-ra: 13
  • 10.001-tik 20.000-ra: 17
  • 20.001-tik 50.000-ra: 21
  • 50.001-tik 100.000-ra: 25
  • 100.001 biztanletik aurrera, zinegotzi bat gehiago 100.000 egoiliar edo zati bakoitzeko, banaka gehituz emaitza zenbaki parea denean.

Udalerri bakoitzeko egoiliar kopurua Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioak zehazten du eta EAO-n argitaratzen da. Biztanleriaren azken datuak ofizial egin zituen abenduaren 20ko1037/2022 Errege Dekretuak, (2022ko abenduaren 21eko EAO)

Biztanleriaren zifra ofizial hauek kontuan hartuz, Gobernu Ordezkaritzak eta Azpiordezkaritzak, 2023ko martxoaren lehen egunetan Probintziako Aldizkari Ofizialetan argitaratuko dute udalerrien zerrenda, haien biztanleria eta bakoitzari dagokion zinegotzi kopurua.

Bai, egia da.

Hauteskunde Araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoaren, ekainaren 19koaren, 179. artikuluak jasotzen dituen zinegotzien esleipen eskala aplikatuz, emaitza zenbaki parea aterako balitz, postu bat gehituko zaio aukeratu beharrekoei biztanle kopuruaren arabera.

Batzar Irekia Espainiako udalerri txiki batzuen bitxikeria da. Udalerri hauetan ez dago gobernu antolakuntzarik, beraz, Auzo Batzarrean bildutako bizilagunek, eztabaidatu eta erregimen arruntean Udaletxeko bilkurari dagozkion erabakiak hartzen dituzte. Batzar Irekiko araubidean funtzionatzen dute tradizioz horrela erabili duten tokiko erakunde txikiak eta udalerriak. Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak aipatzen du Batzar Irekia: " Legeak Batzar Irekiko araubidean baldintzak arautuko ditu". Beraz, urtarrilaren 28ko Toki Araubidearen Oinarrien Legeak, 2/2011 Lege Organikoak emandako idazkian, Batzar Irekia erregimenean arituko direla zehazten du:

  • Tradizionalki eta borondatez gobernu eta administrazio araubide berezi hau duten udalerriak.
  • Haien kokapen geografikoa dela eta, beraien interesak kudeatzeko edo beste zirkunstantzia batzuk direla eta, gomendagarria den udalerriak.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako ordezkaritza-organoak dira.

Batzar Nagusi bakoitza lau urtea behin, Tokiko hauteskundeekin batera ospatzen diren Foru hauteskundeetan sufragio unibertsal zuzena erabiliz aukeratutako 51 pertsonek osatzen dute.

Batzar Nagusi desberdinak osatzen dituzten pertsonek izen desberdinak dituzte: Araban Prokuradorean, Bizkaian Ahaldunak eta Gipuzkoan, Batzarkideak.

Lurralde Historikoak honako hauteskunde-barrutietan banatzen dira:

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA.

  • Barrutia “Gasteizkok kuadrilla”
  • Barrutia “Aiarako kuadrilla”
  • Barrutia “Zuiako, Aguraingo, Añanako, Kanpezuko eta Guardiako kuadrillak” BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA.
  • Barrutia “Bilbao”.
  • Barrutia “Enkarterriak”.
  • Barrutia “Durango-Arratia”.
  • Barrutia “Busturia-Uribe”. GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA.
  • Barrutia “Donostialdea”.
  • Barrutia “Bidasoa-Oiartzun”.
  • Barrutia “Oria”.
  • Barrutia “Deba-Urola”.

Hauteskunde-barruti bakoitzean aukeratzen den kopurua biztanle-kopurua kontuan hartuta zehazten da.

Batzar Nagusietarako hauteskundeak Deitzeko Dekretuetan zehazten da zein den Lurralde Historiko bakoitzean aukeratzen diren 51 eserlekuen barne banaketa barrutien artean.

Batzar Nagusietako hauteskundeak tokiko hauteskundeekin batera ospatzen dira estatu osoan.

Batzar Nagusietako hauteskundeak deitzeko Dekretua dagokion Diputatu nagusiak onartzen du.

Arango Harana Lleidako probintzian kokatzen da. Tokiko lurralde erakundea da, nortasun juridiko propioarekin eta bere xedeak betetzeko gaitasun eta autonomia osoarekin, honako udalerrien taldeak osatua: Arres, Bause, Es Bordés, Bossòt, Canejan, Les, Naut Aran, Vielha e Mijaran eta Vilamós.

Arango gobernua eta administrazioa Kontseilu Nagusiari dagokio (Conselh Generau), Sindikoaren barruan (Sindic) eta hamabi Sailburu Nagusi ditu (Conselhers Generaus).

Arango Harana hamabi hauteskunde-barrutitan banatzen da sei “terçons” historikoei dagokienak: Pujòlo, Arties e Garòs, Castièro, Marcatosa, Irissa eta Quate Lòcs.

Kontseilu Nagusiko hamahiru postuak sei “terçon”-en artean banatzen dira modu honetan:

  • Pujòlo, 2 kide.
  • Arties e Garòs, 2 kide.
  • Castièro, 4 kide.
  • Marcatosa, 1 kide.
  • Irissa, 1 kide.
  • Quate Locs, 3 kide.

Arango Kontseilu Nagusirako hauteskundeak Foru dekretu bidez deitzen da. Kontseilari Nagusiak aukeratzeko hauteskunde-prozesu hori tokiko hauteskundeak egiten diren egun berean egin beharko da.

Kontseilari-nagusien agintaldiak lau urteko iraupena du, tokiko korporazioak osatzen dituzten pertsonekin gertatzen den moduan.

Aranera, okzitanieraren barietatea da eta Arango Haraneko hizkuntza ofiziala da. Katalana eta gaztelania ere hizkuntza ofizialak dira.

Nafarroako kontzejuak udalerri barruan kokatzen diren tokiko erakundeak dira eta udalerriak baino biztanle eta lurralde-eremu txikiagoak dituzte.

Nafarroako kontzeju hauen gobernua eta administrazioa Kontzeju irekia eratuko da 16 biztanletik 50era bitarteko populazioa duten kontzejuetan eta Batzordea 50 biztanletik gorakoetan.

Nafarroako Kontzejuen kasuan hautatutako pertsonen legealdia lau urtekoa izango da, Udaletan aukeratutakoen berdina..

Kontzeju irekia erregimena duten Kontzejuetako Presidentea eta Batzarretako Presidenteak eta mahaikideak aukeratzeko deialdia Nafarroako Gobernuak hitzartuko du Foru dekretu baten bidez. Dekretua “Nafarroako Aldizkari Ofizialean” argitaratuko da eta tokiko hauteskundeak egiten diren egunarekin bat etorriko den kontzeju-hauteskundeen data adieraziko da bertan.

Foru Erkidegoko administrazioak, Nafarroako Kontzejuetarako hauteskundeetarako deialdiarekin batera argitaratuko du Kontzejuen zerrenda, ordena alfabetikoan eta udalka taldekatuta, Kontzeju bakoitzaren herria zein den adieraziz. Halaber zehaztuko da, dagokion Kontzejuan Presidentea eta Batzarreko mahaikideak edo kontzeju irekiko Presidentea soilik aukeratuko den.

Kontzeju irekia araubidean dauden Kontzejuetako Presidenteak eta Batzarretako Presidenteak eta mahaikideak gehiengoaren sistema bidez hautatuko dira.

Kabildoak uhartez osatutako lurralde baten berezitasun geografiko aurreikusgarriaren adierazpen instituzionala dira.

Espainiako Konstituzioak jasotzen du 141.1 artikuluan probintziaren eta uhartearen arteko desberdintasuna: “Uhartedietan, uharteek euren berezko administrazioa izango dute kabildo edo kontseiluen bidez”

Kanariar uhartedian, Kabildoak uharte bakoitzeko gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organoak dira.

Uhartediko uharte bakoitzean aukeratuko den Kontseilari kopurua uhartearen biztanle kopurua kontuan hartuz zehazten da honako taula kontuan hartuz:

Biztanle kopurua Kontseilu kopurua
10.000raino 11
10.001-tik 20.000-ra 13
20.001-tik 50.000-ra 17
50.001-tik 100.000-ra 21
100.001-tik aurrera 1 Kontseilari bat gehiago 100.000 egoiliar edo zati bakoitzeko, banaka gehituz emaitza zenbaki parea denean

Uharteetako kontseilarien agintaldia lau urtetakoa izango da hautatzen diren unetik aurrera.

Uharteetako Kabildoetarako Kontseilariak aukeratzeko hauteskundeak Errege Dekretu bidez deitzen dira, tokiko hauteskundeetan bezala.

Uharteetako kontseilariak aukeratzeko prozedura Kontseilariak aukeratzeko zehaztuta dagoen berdina da, uharte bakoitzak hauteskunde-barruti bat osatzen duela kontuan hartuz.

Illes Balears uharteetako Autonomiako Estatutuaren Erreformak, 2007ko martxoaren 1ekoa, Mallorcako, Menorcako eta Ibizako Uharteetako Kontseiluak osatzen dituzten pertsonen aukeraketa zuzena jasotzen du.

Uharteetako kontseiluak uharte bakoitzeko gobernu-erakundeak dira eta Mallorcako, Menorcako eta Ibizako gobernua, administrazioa eta ordezkaritza dute, baita hauen ondoan dauden uharteenak ere. Autonomia dute beren interesak kudeatzeko orduan eta Illes Balears autonomia erkidegoko erakundeak dira.

Mallorcako, Menorcako eta Ibizako Uharteetako Kontseilu bakoitza dagozkien barrutietan, sufragio unibertsal, berdin, aske, zuzen eta sekretu bidez aukeratuko diren kontseilariek osatzen dute, hauteskunde sistema orokorra errespetatzen duen ordezkaritza proportzionalaren sistema baten bidez.

Agintaldiaren iraupena lau urtetakoa da eta kargua ez ba bateragarria beste hauekin: Illes Balears-eko Presidentea, Parlamentuko Presidentea, Gobernua osatzen duen pertsona eta Autonomia Erkidegoko senataria.

Mallorcako, Menorcako eta Ibizako Uharteetako Kontseiluen hauteskundeak Autonomia Erkidegoko Presidentearen Dekretu bidez deitzen dira Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 42,3. artikuluan ezarritako baldintzak eta epeak betez, dagokion Kontseiluek aurrez eskatuta, dagokion aurrerapenarekin egina, osoko bilkuraren akordioaren bidez. Deialdiaren dekretua Illes Balears-eko Butlletí Oficial aldizkarian argitaratuko da.

Mallorcako Uharte Kontseiluak 33 kontseilari, ditu, Menorcakoak 13 eta Ibizakoak 13.

Ceuta eta Melilla, Hiri autonomoak dira 1995etik.

Hiri Autonomiko moduan dituzten Autonomia Estatutuetan zehazten da Ceuta eta Melilla hirietako Batzarrak, Hiriaren ordezkaritza-organoak diren neurrian, 25 pertsonak osatuko dituztela, hirian aukeratutako sufragio unibertsal, aske, berdin, zuzen eta sekretuaren bidez.

Hauteskundeak toki hauteskundeak egiteko hauteskunde-araubide orokorra arautzen duen estatuko legedian ezarritakoaren arabera arautuko dira, eta Estatuak deitzen ditu horiekin batera.

EATIM siglek “Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundea” adierazten dute gaztelaniaz. Espainian, 3.500 EATIM inguru daude, Nafarroakoak barne (Kontzeju izenarekin ezagunak). Zenbait erkidegotan, Andaluzian esaterako, izen espezifikoa dute (Tokiko erakunde autonomoak), Extremaduran eta Valentziako Erkidegoan (Tokiko Erakunde Txikiak deituak bietan). Katalunian (Udal Erakunde Deszentralizatuak). Haien hauteskundeak Foru Komunitateak edo dagokion autonomia erkidegoak deitzen ditu.

EATIMeko hauteskundeetan auzotarrek zuzenean aukeratzen dute auroz-alkatea (gehiengoaren sistema bidez). Alkateak, auzo-Batzordearekin batera, udalen erregimen orokorrean alkateari edo udalbatzari aitortzen zaizkion eskumenak izango dituzte.