Hauteskunde-sistema

Prozesu hauetako boto-paperek alde batetik soilik egongo dira inprimatuta eta hautagaien alderdiaren, federazioaren, koalizioaren edo hautagai-taldearen izena, sigla eta sinboloa izan beharko dute. Gainera, hautagai guztien zerrenda osoa agertu beharko da izen eta abizen guztiekin eta hautagaitza osatzen duten ordezkoekin.

Boto-paperen eta gutun-azalen kolorea honakoa izango da hauteskunde bakoitzean:

  • Udal hauteskundeak:zuria

  • Hauteskunde autonomikoak: sepia kolorea, Autonomia Erkidegoak beste kolore bat aukeratu ez badu.

  • Hauteskundeak Uharteetako Kabildoetara: berde argia.

  • Udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeetarako hauteskundeak dauden tokietan hauteskunde hauetarako boto-paperak eta gutun-azalak berde argia izango dira, autonomia erkidegoak beste kolore bat aukeratu ez badu.

  • Mallorcako, Menorcako eta Ibizak Uharteetako Kontseiluetarako hauteskundeetarako boto-paperak eta gutun-azalak urdin argiak izango dira.

Udal hauteskundeetan tokiko udalbatzari dagokio hauteskunde mahaiei beharrezko boto-paperak entregatzea hauteskundeak ospatzeko. Obligazio bera izango dute uharteetako kabildoek beraien hauteskundeetan.

Ekoizten diren lehen boto-paperak eta gutun-azalak hautesle Erroldaren Bulegoan entregatuko dira posta bidezko eta atzerrian bizi diren pertsonen boto eskaerei erantzuteko.

Udal hauteskundeetako hauteskunde-barrutia udalerria da. Udalerri bakoitzak barruti bat osatzen du non zinegotzi kopuru bat aukeratzen den honako eskala aplikatuz:

  • 100 biztanleraino: 3
  • 101 eta 250 biztanle artean: 5
  • 251 eta 1.000 biztanle artean: 7
  • 1.001-tik 2.000-ra; 9
  • 2.001-tik 5.000-ra: 11
  • 5.001-tik 10.000-ra: 13
  • 10.001-tik 20.000-ra: 17
  • 20.001-tik 50.000-ra: 21
  • 50.001-tik 100.000-ra: 25
  • 100.001 biztanletik aurrera, zinegotzi bat gehiago 100.000 egoiliar edo zati bakoitzeko, banaka gehituz emaitza zenbaki parea denean.

Eskala hau ez da Kontzeju irekia araubidearekin funtzionatzen duten udalerrietan, non zuzenean aukeratzen den alkatea, gehiengoaren sistema erabiliz.

Udal bakoitzak aurreko prozedura bera jarraituz esleitzen ditu postuak.

Gainera, ez dira kontuan hartuko, gutxienez barruti berdinean igorritako boto-baliozkoen 100eko 5a lortu ez duten hautagaiak.

Botoak baliozkoak edo baliogabeak izan daitezke.

Baliozko bototzat jotzen da:

  • hautagaitzari emandako botoa eta
  • boto zuria, legezko eskakizunak beteta hautetsontzian sartua.

Boto zuriak izango dira:

  • Boto-paperik ez duten gutun-azalak.

  • Legez erretiratutako hautagai baten alde emandako botoa.

  • Hautagairik markaturik ez duten boto-paperak, 250 biztanle bitarteko udaletarako edo kontzeju irekiaren araubideko hauteskundeetan.

  • Hautagai-zerrendaren edo hautagaiaren izenik idatzirik ez duten boto-paperak, denbora baterako atzerrian dauden hautesleen kasuan, udal hauteskundeetan.

Boto baliogabeak dira:

  • Eredu ofizialekoak ez diren gutun-azal edo boto-paperetan emandakoak.

  • Gutun-azalik gabeko boto-paperak.

  • Hautagai-zerrenda bat baino gehiagoko boto-paperak dituzten gutunazalak (hautagai-zerrenda berekoak badira, boto baliodun bat balitz bezala kontatuko da).

  • Aldaketaren bat egin zaien gutun-azaletan emandako botoak

  • Boto-paperean honelakorik gertatuz gero: hautagaien izenak aldatuak, gehituak edo ezabatuak izatea, edo haien kokapen ordena aldatua, edo bertan zernahi idatzia, edo nahita beste edozein aldaketa mota egina.

  • Udal hauteskundeetan, lau hautagai baino gehiagoren izenak markaturik dituzten boto-paperak 101 biztanletik 250era bitarteko udalerrietan, edo bi baino gehiagorenak 100 biztanle bitarteko udalerrietan.

  • Kontzeju irekia araubidea duten udalerriei dagokien hauteskundeen kasuan, hautagai bat baino gehiago markatuta dauden boto-paperak.

Azalpen bideoa D´Hont metodoa