Maiatzaren 25era arte luzatu da posta bidez botoa emateko epea, Correos bulegoen ohiko irekiera-ordutegietan.
Behin hauteskundeak deituta, eta maiatzaren 18ra arte, hau da, posta bidezko botoa eskatzeko epea amaitzen den egunera arte, Correoseko edozein bulegotara jo ahal izango da, eta postaz bozkatzeko inprimakia eskatu.
Behar bezala beteta, pertsonalki entregatuko da Correos-eko edozein bulegotan nortasuna egiaztatuz sinadura egiaztatzeko horrela eskatzen duen bulegoan dagoen pertsonaren aurrean. NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuko da (izan ere titularraren argazkia eta sinadura baitute Ez da fotokopiarik onartuko). “Posible da atzerriko hauteslearen identitatea Espainiako agintariek edo jatorriko herrialdeak igorritako dokumentu ofizial bat aurkeztuz egiaztatzea. Dokumentuok hauteslearen sinadura eta argazkia izan beharko dute haren nortasuna egiaztatzeko” (7/4/2011 HBZ akordioa).
Gogoan izan: botoa posta bidez eskatu ahal izateko epea maiatzaren 18an amaituko da.
Correos enpresako zerbitzuek eskaera-orri bete hori Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko dute. Bulego horrek dagokion oharra egingo du erroldako zerrendetan. Beraz, posta bidezko botoa eskatzen duenak, eskaera onartzen bazaio, JADA EZIN DU PERTSONALKI BOZKATU.
Jarraian, Hautesle Erroldaren Bulegoak, posta ziurtatuz, eskaera-inprimakian adierazitako helbidera gutun-azal bat bidaliko du, honako agiri hauek dituena:
Deituriko prozesu bakoitzean aurkezten diren talde-politiko bakoitzaren boto-papera.
Botoa emateko gutun-azala edo gutun-azalak.
Hautesle-erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria.
Botoa ematea dagokion mahaiaren helbidea zehazten duen gutun-azala.
Azalpen-orri bat.
Dokumentazio hori, era berean, eskatu duen pertsonak jaso beharko du, bere nortasuna egiaztatu eta gero. Bere helbidean ez balego, dagokion Correoseko bulegora joan behar du zuzenean dokumentazioa jasotzera.
Prozesu bakoitzarentzako boto-papera aukeratu duenean eta bozkatzeko gutun-azalean sartu (edo ez da boto-paperik sartuko zuri bozkatu nahi denean) eta gutun-azala itxiko du. Mahaiburuari zuzendutako gutun-azalean bozkatzeko gutun-azala edo gutun-azalak eta erroldako inskripzio-ziurtagiria sartu eta ziurtatutako posta bidez bidaliko du beranduenik maiatzaren 24an. Bidalketa hori doakoa da; izan ere, Barne Ministerioak ordainduko dizkio posta-operadoreari bidalketa horiek, hauteskunde-aurrekontuaren bidez.
Correos-ek hauteskunde-mahaiei entregatuko die bozka emateko eguneko 20:00ak arte jaso daitekeen korrespondentzia. 20:00ak eta gero jasotako gutun-azalak eskualdeko hauteskunde-batzordera bidaliko dira (eta suntsitu egingo dira).
Maiatzaren 28an, 20:00etan, hauteskunde-mahaian azken pertsonak botoa eman ondoren, postaz bidalitako boto-paperak dituzten gutun-azalak sartuko dira dagokion hautetsontzian.
Horretarako, urrats hauek jarraituko dira: