Aurrez aurreko botoa

Hautesle bakoitzak Hautesle Erroldaren Bulegotik errolda-txartel bat jasoko du, eta bertan agertuko dira hautesle-erroldan duen inskripzioaren datu eguneratuak, bai eta botoa eman behar duen atalarena eta mahaiarena ere. Hautesle Erroldaren Bulegoak, halaber, eragindako pertsonei jakinaraziko die zer atal, lokal edo mahai aldatu diren.

Bozketa maiatzaren 28ko 9:00etan hasiko da, baina lokalak irekita daude hauteskunde-mahaiak osatzen dituzten pertsonak bertaratu ahal izateko eta egiazta dezaten ez dagoela arazorik hauteskunde-materialarekin (hautetsontziak, kabinak, seinaleztapen-euskarriak, gutun-azalak, boto-paperak, inprimakiak, ikuskatzaileak, ahaldunak eta abar).

Bozketa 20:00etan amaituko da, eta une horretan hauteskunde-mahaiko buruak bozketa amaitu dela iragarriko du. Hala ere, hauteskunde-lokalean, edo lokalerako sarbidean oraindik botoa eman ez duten pertsonak geldituko balira, Mahaiak bozkatzen utziko die eta ez du utziko inor gehiagok botatzerik.

Hauen bidez egingo da:

  • Nortasun agiri nazionala (NAN).

  • Pasaportea (argazkiarekin).

  • Gidabaimena (argazkiarekin). Baliagarria da baita ere miDGT aplikazioaren bide

  • Egoiliar-txartela, eedukitzenduten Europar Batasuneko biztanleen artean.

  • Nortasun-txartela, atzerriko pertsona horiek, Espainiak haien herrialdeekin Tokiko hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea aintzat hartzeko elkarrekiko ituna hitzartuta badute.

Dokumentu horiek Espainiakoak edo jatorriko herrialdeak igorriak izan daitezke, betiere pertsona titularraren argazkia izaten badute, Berdin da iraungita badaude, baina originalak izan behar dute, fotokopiek ez dute balio.

Bozketa 9:00etan hasiko da, baina lokalak irekita daude hauteskunde-mahaiak osatzen dituzten pertsonak bertaratu ahal izateko, egiazta dezaten ez dagoela arazorik hauteskunde-materialarekin, egiazta ditzaten kontu-hartzaileak, ahaldunak eta abar.

Hautesleek bakoitzari dagokion mahaian bakarrik bozkatu ahal izango dute, ikuskatzaileak izan ezik, zeinak akreditatuta dauden mahaian bozkatzeko eskubidea erabiltzen duten, izena eman duten zirkunskripzio berekoak badira.

Boto-emaile bakoitza Mahaira hurbilduko da eta bere izena eta abizenak emango dizkio Presidenteari. Bokalek eta ikuskatzaileek, erroldako zerrenden bitartez, egiaztatuko dute haren nortasuna eta botoa-emateko eskubidea dutela. Bere eskuz emango dizkio mahaiburuari bozketako gutun-azala edo gutun-azalak, itxita; hark, ikusleen aurrean inoiz ezkutatu gabe, ozen esango du izena, eta, “Botoa ematen du” esanda, atzera emango dizkio gutun-azala edo gutun-azalak, dagozkion hautetsontzietan sar ditzan.

Bozketa 20:00etan amaituko da, eta une horretan hauteskunde-mahaiak bozketa amaitu dela iragarriko du. Hala ere, hauteslekuaren barruan oraindik inor geratzen bada, botoa emateko aukera emango dio hauteskunde-mahaiak.

Estatuko Administrazioak edo, hala badagokio, lan-arloan eskumenak esleituta dituzten autonomia-erkidegoetako administrazioak, aldez aurretik Gobernuaren ordezkariekin adostuta besteren kontura lan egiten duten langileei dagokienez, eta administrazio publikoek beren langileei dagokienez, behar diren neurriak hartuko dituzte hauteskunde-egunean lan egiten duten pertsonek beren lan-ordutegian botoa emateko eskubidea baliatzeko tarte libre bat (gehienez lau ordukoa) izan dezaten. Langileak lanaldi murriztua baldin badu, baimenaren aldia proportzioan murriztuko zaio.

Beren ohiko bizilekutik urrun lan egiten ari direnen edo hauteskundeen egunean botoa emateko eskubidea baliatzeko zailtasuna dakarten beste baldintza batzuetan lan egiten ari direnen kasuan, hartu beharreko neurriak hauek izango dira: pertsona horiek botoa postaz eman ahal izatea eta, horretarako, tarte libre baterako (gehienez lau ordukoa) baimena izatea, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 72. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz eskatu ahal izateko.

Prozesu hauetako boto-paperek hautagaitza honetako alderdiaren, federazioaren, koalizioaren edo hautagai-taldearen izena, sigla eta sinboloa izan beharko dute. Gainera, hautagai guztien zerrenda osoa agertu beharko da izen eta abizen guztiekin eta hautagaitza osatzen duten ordezkoekin.

Boto-paperen eta gutun-azalen kolorea honakoa izango da hauteskunde bakoitzean:

  • Udal hauteskundeak:zuria
  • Hauteskunde autonomikoak: sepia kolorea, Autonomia Erkidegoak beste kolore bat aukeratu ez badu.
  • Hauteskundeak Uharteetako Kabildoetara:berde argia.

Udalerria baino lurralde eremu txikiagoko erakundeetarako hauteskundeak dauden tokietan hauteskunde hauetarako boto-paperak eta gutun-azalak berde argia izango dira.

Mallorcako, Menorcako eta Ibizak Uharteetako Kontseiluetarako hauteskundeetarako boto-paperak eta gutun-azalak grisak izango dira.


Hauteskunde-lokala azaltzeko bideoa