Denborak aurrera egin du, eta iritsi da berriz zure ordezkariak hautatzeko garaia.
Datorren maiatzaren 27an tokiko eta autonomia-erkidegoetako hauteskundeetan botoa eman nahi baduzu, izan gogoan:
NAN, gidatzeko baimena edo pasaportea eraman beharko duzu.
Zure botoa isilpekoa izango da. Hala dela ziurtatzeko, kabinak erabili ahal izango dituzu.
Boto-txartelek eta gutun-azalek kolore desberdinak izango dituzte:
Zuriak udaletarako eta sepia kolorekoak autonomia-erkidegoetarako.
Azkenik, boto-txartelak dagozkien hautestontzietan sartu beharko dituzu.
Botoa emateko ordutegiak ez du etenik izango, goizeko 9etatik arratsaldeko 8etara.
Maiatzaren 27a. Tokiko hauteskundeak Espainia osoan, baita autonomia-erkidegoetan ere, Andaluzian, Katalunian, Galizian eta Euskadin izan ezik.
Garaian garaikoa.
Botoa emateko garaia.