Gorte Nagusiek Espainiako herria ordezkatzen dute, Estatuaren ahalmen legegilea gauzatzen dute, bere aurrekontuak onesten dituzte eta gobernuaren ekintza kontrolatzen dute.
Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dute.
Zenbat diputatuk osatzen dute kongresua?
Diputatu kopurua 350ekoa da.
Diputatuak honela daude banatuta:
Berrogeita hamar probintzietako bakoitzari, hasieran, gutxienez 2 diputatu dagozkio. Ceuta eta Melillak, bakoitzak 1 aukeratzen du.
Gainontzeko 248ak berrogeita hamar probintzien artean banatzen dira, bertako biztanleriaren arabera.
Hauteskundeetarako deialdiaren dekretuak zehazten du probintzia bakoitzean aukeratu beharreko diputatu kopurua.
Nola hautatzen dira diputatuak?
Diputatu guztiak sufragio unibertsal, aske, berdin, zuzen eta isilpekoarekin aukeratzen dira.
Probintzia bakoitzean, deialdiaren dekretuaren arabera, dagokion diputatu kopurua aukeratzen da.
Alderdi politikoek beren hautagaiak zerrenda itxietan aurkezten dituzte, hauteskundeen egunean hautesleek hautagai indibidualak hautatu edo zerrendetako ordena aldatu ezin dezaten; aldiz, aukeratutako alderdiaren boto-papera hartu eta dagokion gutun-azalean sartuko dute.
Noiz eratuko da Diputatuen Kongresu berria?
Kongresu berria hauteskundeak egin eta 25 egunera dei daiteke gehienez.