Hautesle-elkarteak hautesleen sinadura-kopuru aldakor baten bermeaz osatzen diren elkarte politikoak dira, hauteskunde-prozesu zehatz eta jakin batera hautagaitza aurkezteko bakarrik.
Ez dute, beraz, irauteko asmorik, ezta elkarte-izaerarik ere, eta ez dute Alderdi Politikoen Erregistroan izena eman behar.
Hautesle-elkarte bakoitza beste guztiekiko autonomoa eta askea da. Hauteskunde-barrutian bakarrik dihardu –ez dago hautagaitza kolektiborik aurkezterik, ezta barruti bat baino gehiago hartzerik edo euren artean federazioak edo koalizioak osatzerik– eta baliozkotasun denbora-esparrua elkartea sortzearen xede den hauteskunde-prozesua izango da eta ezin izango da luzaroago jardun.
Hauteskunde Orokorretara hautagaitzak aurkezteko, hautesle-elkarteek, aurkezten den barrutiko hauteskunde-erroldan izena emana dutenen %1en sinadurak beharko dituzte, gutxienez. Hautesleek ezin izango diote bere sinadura hautagaitza bati baino gehiagori eman. Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren
19ko 5/1985 Lege Organikoaren 169.3. artikulua