Prozesuaren irisgarritasuna

Prozesuaren irisgarritasuna

Itsuentzako edo ikusmen gabezia duten pertsonentzako bozketa irisgarriaren prozedura

1612/2007 Errege Dekretua

Nork erabil dezake prozedura hau?

Hauteskunde erroldan agertzen diren eta braille sistema erabiltzen dakiten itsuek edo ikusmen gabezia duten pertsonek, % 33 edo gehiagoko gabezia ziurtatuta dutenean edo ONCEko afiliatuak direnean, barnean boto-paperak eta hauteskundeetako gutun-azal arruntak eta braillez idatzitako dokumentazio osagarria dituzten bozketa-kitak eska ditzakete.

Bozketa irisgarriko bozketa-kita, eskatu duen orori emango zaio hauteskunde egunean bakoitzari dagokion hauteskunde mahaian.

Eskaera

Boto irisgarria, martxoaren 5etik apirilaren 1era (biak barne) Barne Ministerioko 900 150 000 doako telefono zenbakira dei eginez eskatu behar da.

Boto-emailearen izena eta abizenak, helbidea, NAN zenbakia eta harremanetarako telefonoa eman behar da.

Bozketaren amaiera

Hauteskunde-egunean, hauteslea bere hauteskunde-mahaira bertaratuko da; aurrez, NAN aurkeztuko du eta eskatutako boto irisgarriaren kit-a emango zaio.

Prozedura hau hautazkoa da, beraz, itsuek edo ikusmen gabezia  dutenek nahiago baldin badute, konfiantzazko norbaitek lagunduta bozka dezakete hauteskunde egunean.

Bozketa irisgarriko kitak botoa autonomia osoarekin eta isilean emateko beharrezkoa den guztia dakar:
  • Hautesle guztiek erabiltzen dituzten hauteskunde boto-paper eta gutun-azalak.
  • Dokumentu osagarria braille sistemarekin idatzita, kitaren edukiari buruzko eta erabilerari buruzko gidalerroekin.
Boto irisgarriaren kitarekin, hautesle hauek hauteskunde-mahaitik hurbil dauden horretarako gaitutako lekuetara joango dira, bertan, pribatutasuna bermatuz, dokumentazioa maneiatzeko.
Kita hauteskunde lokaletik atera daiteke, eta gero berriro sartu botoa emateko.
Jarraian, hauteslea hauteskunde-mahaira hurbildu eta bere nortasun agiria erakutsi beharko du:
  • NAN (NAN izapidetzen ari dela erakusten duen ordezkagiriak ez du balio, argazkirik ez duelako).
  • Pasaportea.
Bozketaren ondoren, bozketa-kita etxera eramatea gomendatzen da, soberan gelditzen zaion material guztiarekin batera, emandako botoa inork ezagun ez dezan.