Mahaiak osatzen dituzten pertsonak

Mahaiak osatzen dituzten pertsonak

Zer gertatzen da pertsona titularrak eta ordezkoak bertaratzen ez badira?

Mahaiak osatzen dituzten pertsonak

Bilera hauteskunde lokalean

Mahaia osatzen duten pertsonek eta hauen ordezkoek goizeko 08:00etan hauteskunde-lokalean egon behar dute.

Azken horien kasuan, mahaia osatu ondoren, titularren bat ordeztu behar ez badute, ez dute obligaziorik izango eta hauteskunde lokaletik joan ahal izango dira.

Nolakoa da hauteskunde-eguna mahaiak osatzen dituzten pertsonentzat?

Lehendakaria eta honen ordezkoa bertaratzen ez bada, lehenengo edo bigarren mahai-kideak hartuko du lehendakaritza eta honen postua beste ordezko batek bete beharko du.

Mahaia goizeko 10:00ak baino lehen osatu ezin bada, legeak eskatzen dituen 3 pertsonak ez egoteagatik, inguruko hauteskunde-batzordeari egoeraren berri eman behar zaio.

Zer gertatzen da orduan?

Guneko hauteskunde batzak beste bozketa batera deituko du hurrengo bi egunetan. Hauteskunde lokalaren atean jarriko da deialdia, eta hauteskunde batzak beste mahaikide batzuk izendatuko ditu.
Mahaia osatzen duten pertsonek, goizeko lehen ordutik lokalean egongo den Administrazioaren ordezkariari laguntza eska diezaiokete.

Hauteskunde materiala egiaztatzea

Mahaia osatzen duten pertsonek hurrengo materiala dagoela egiaztatuko dute:
  • Hautestontziak, behar bezala identifikatuta. Horretarako, prozesuari dagokion botoen gutun-azala itsatsiko da haren aurrean eta atzean. Itxita eta zigilatuta egon behar dute.
    Zigilua hautsita edo hondatuta badago, mahaiko presidenteak, beste hautestontzi bat lortzerik ez balu, eskura duen edozein baliabide erabiliko du hura ixteko.
  • Botoa emateko kabina bat. Sarreraren eta mahaiaren artean.
  • Bozkatzeko boto-paperak eta gutun-azalak. Aurkezten den hautagaitza bakoitzaren kopurua nahikoa izan behar da egun osoan zehar.
  • Mahaiari dagokion hautesle erroldaren zerrenda.
  • Eraketaren, zenbaketaren eta saioaren aktak.
  • Boto-emaileen zerrenda zenbakitua. Hartan idatziko da zein prozesutan edo prozesuetan bozkatu duen bakoitzak.
  • Bozkatze-ziurtagiriak eskatzen dutenei emateko.
  • Mahaian jarduten duten artekarien izendapenen (kredentzialen) kopia.
  • Beste mahai batean jarduten duten artekariak diren eta mahaiko erroldan datozen hautesleen izendapenen (kredentzialen) kopia.
  • Gutun-azalen sorta eta haiek entregatu izanaren egiaztagiriak.
Mahaiak halakoren bat ez baldin badu, berehala jakinarazi beharko dio guneko hauteskunde batzari hura bidal diezaion.

Hauteskunde lokalak bozketa egiteko baldintza egokiak betetzen dituela egiaztatzea. Mahaiak, aulkiak, argi egokia...

Artekarien kredentzialak jasotzea

Mahai bakoitzean, gehienez, hautagaitza bakoitzeko kontu-hartzaile batek jardun dezake.

Mahaiak onesten dituela adieraziko zaie.

Haien izena idatziko da Mahaiaren Eraketa Aktan.

Izendapenak itzuliko zaizkie.

Mahaiaren eraketa-akta egitea

Egingo diren hauteskunde guztietarako berbera da.

Hautagaitzaren ordezkariek, ahaldunek eta kontu-hartzaileek eska dezakete kopia bat.

Kopia bakarra emango da hautagaitza bakoitzeko.

Presidenteak bozketa hasiko dela iragarriko du, “hasi da bozketa” hitzekin.

Hautesleak banan-banan hurbilduko dira mahaira.

Mahai-kideek eta kontu-hartzaileek beren identitatea egiaztatuko dute, NAN, pasaportea edo gida-baimenaren bitartez. Iraungita badaude ere, dokumentu hauek onartu egingo dira, baina originalak izan behar dute, inondik inora ere ez fotokopiak.

Hautesleak presidenteari bozkatzeko gutun-azalak eskutik eskura emango dizkio, itxita, eta honek, beti agerian eta jendeak ikusteko moduan beti, hauteslearen izena ozen esango du eta "Bozkatzen du" erantsiko du, gutun-azalak hautesleari emango dizkio eta honek hautesontzian edo hautesontzietan sartuko ditu.

Zer gertatzen da hauteslea errolda-zerrendan ez badago?

Hurrengo kasuetan bozkatu ahal izango du mahaian:
  • Mahaian akreditaturik dauden kontu-hartzaileak dira, beti ere barruti horretan izena emanda badaude.
  • Hurrengo dokumentuetako bat aurkezten badu:
    Mahaiaren erroldan egoteko eskubidea onesten dion epailearen ebazpena.
    Errolda-ziurtagiri espezifikoa, hauteskunde erroldaren bulegoaren probintziako delegazioak emana, zeinaren bitartez mahai horretan bozkatzeko eskubidea ematen zaion.
Norbaitek postaz bozkatzea eskatu badu, ezin du aurrez-aurre bozkatu mahaian (“C” hizkia egongo da bere izenaren alboan erroldaren zerrendan, edo “posta bidez bozkatzea eskatu duten mahaiko hautesleen zerrendan” agertuko da).

Hautesleen zerrenda zenbakituan idatzi hauteslearen izena eta abizenak, eta botoa zein ordenan eman duten adierazi.

Bozketa eten edo bertan behera utzi daiteke:

Bozketaren ordu bat baino gutxiagoko etenaldia:

Mahaia hautagaitzaren baten boto-paperak falta direla eta, dagokion hautagaitzako kontu-hartzaileek edo ahaldunek emandako boto-paperekin konpondu ezin dela konturatzen denean eten egin behar da.
Kasu horretan, mahaiko presidenteak telefonoz jakinaraziko dio guneko hauteskunde batzari eta hark, berehala hornituko ditu boto-paperak.

Etenaldiak ezin du ordu bat baino gehiago iraun, eta etenaldiak iraun duena luzatuko da bozketa.

Bozketaren ordu bat baino gehiagoko etenaldia:

Ordu bat baino gehiagoz eten delako bertan behera utz daiteke bozketa, edo baita bozketa ezinezkoa egiten duen beste edozer arrazoirengatik ere.

Lehendakaritzak, bozketa bertan behera uzteko erabakia hartu aurretik, mahaia osatzen duten pertsona guztien iritzia jaso behar du eta, egoerak ahalbidetzen badu, inguruko hauteskunde-batzordeari kontsultatuko dio.

Bozketa bertan behera uzteko erabakia hartutakoan, eta arrazoiak idatzitakoan, presidenteak une horretara arte hautetsontzian utzitako boto-paper guztiak erretzea aginduko du eta, idatzi horren kopia bat probintziako hauteskunde batzari bidaliko dio, eskuz edo posta ziurtatu bidez.
Mahaiko bozketa bertan behera uzten denean, guneko hauteskunde batzak beste bozketa batera deituko du hurrengo bi egunetan.

Mahaiko presidenteak bozketa amaitu dela ozen iragarriko du. Postaz bidalitako bozketa gutun-azalak hautetsontzian sartuko ditu ondoren.

Jarraian, mahaia osatzen duten pertsonek eta kontu-hartzaileek bozkatzen dute.

Mahai-kideek eta kontu-hartzaileek boto-emaileen zenbakidun zerrenda sinatzen dute.

Zenbaketa

Hautetsontzia irekita, Mahaiko presidenteak gutun-azal guztiak banan-banan aterako ditu eta boto-paperak ozen irakurriko ditu.

Lehendakaritzak, behin boto-papera irakurri ondoren, mahai-kideei, kontu-hartzaileei eta ahaldunei erakutsiko die.

Mahaiak, gutun-azal kopurua hautesleen zerrenda zenbakituan dagoen boto emaileen kopuruarekin bat datorrela egiaztatuko du.

Mahaiko Presidenteak protestarik edo erreklamaziorik dagoen galdetuko du.

Boto-paperak bertan daudenen aurrean txikitzea. Ez dira hurrengo boto-paperak txikituko:

Balioa ukatu zaienak.


Erreklamazioren baten xede izan direnak.

Hau egin behar da txikitu ez diren boto-paperekin:

Mahaia osatzen duten pertsonek paper hauek sinatu egingo dituzte.

Saioko aktan gehituko dira (idazten denean, zenbaketa bukatutakoan).

Hauteskunde dokumentazioan sartuko dira (1. gutun-azalean)

Bozketaren emaitzak jakitera ematea, hurrengo datuen bitartez:
  • Erroldatutako hautesleak
  • Ekarritako errolda-ziurtagiriak eta ebazpenak, daudenean.
  • Boto-emaileen kopurua.
  • Boto baliogabeen kopurua.
  • Boto zurien kopurua.
  • Hautagaitza bakoitzak lortutako boto-kopurua.
Zenbaketa-akta betetzea.
Mahaiko lehendakariak, kideek eta hautagaitzetako kontu-hartzaileek sinatuko dituzte. Originala lokalaren sarreran jarriko da.

Kopiak eman hurrengo pertsonei, hurrengo ordenan:
  • Lehenik eta behin administrazioaren ordezkariari.
  • Ondoren, hala eskatzen duten hautagaitzen ordezkariei, kontu-hartzaileei, ahaldunei edo hautagaiei.
Kopia bakarra emango da hautagaitza bakoitzeko.

Saio-akta.

Mahaiko lehendakariak, kideek eta hautagaitzetako kontu-hartzaileek aktak sinatuko dituzte.

Hala eskatzen duten hautagaitzen ordezkariei, kontu-hartzaileei, ahaldunei edo hautagaiei kopiak emango zaizkie.

Hauteskunde dokumentazioa prestatu eta ematea

Hauteskunde dokumentazioa hiru gutun-azaletan banatu

1. gutun-azala:
  • Mahaiaren eraketa-akta
  • Saio-akta.
  • Saioko aktan aipatzen diren dokumentuak:
  • Boto-emaileen zerrenda zenbakitua.
  • Boto-paper nuluak edo erreklamazioren baten xede izan direnak.
  • Erabili diren hautesleen erroldako zerrendak.
  • Ekarritako errolda-ziurtagiriak eta epaileen ebazpenak.
  • Kontu-hartzaileen egiaztagirien kopiak, edo jatorrizko egiaztagiriak, kopiak jaso ez badira.
  • Postaz bozkatzearen gastuak itzultzeko eskaerak, baleude.
2. eta 3. gutun-azalak:
  • Mahaiaren eraketa-aktaren kopia.
  • Saio-aktaren kopia.
Gutun-azalak itxi eta sinatu. Mahaia osatzen duten pertsonek eta kontu-hartzaileek hauek sinatuko dituzte, sinadurak azal-hegalak zeharkatzeko eran.

1. eta 2. gutun-azalak lehen auzialdiko edo bakearen epaitegian entregatu. Mahai-kide batek eta nahi beste kontu-hartzailek lagun diezaioke.

Segurtasun indarrek lagunduta joango dira eta, behar izanez gero, pertsona horien joan-etorria erraztuko dute.

Epaileak dagokion agiria sinatuko du (mahaiko dokumentazioaren artean egongo da).
1. eta 2. gutun-azalak entregatu ostean, epaitegira joan diren mahia osatzen duten pertsonen zereginak amaitutzat ematen dira.

3. gutun-azala entregatu.

Mahai-kideetako batek lokalean egon behar du, posta-zerbitzuari entrega egin eta jaso duen agiria sinatu arte (mahaiko dokumentazioaren artean egon behar du).

3. gutun-azala entregatu ostean, lokalean geratu den mahaiko kidearen zereginak amaitutzat ematen dira.