Nork egiten duen zer

Nork egiten duen zer

Nork egiten du zer?

Hauteskunde-prozesu bat antolatzeak pertsona askoren lan koordinatua eskatzen du, oso denbora-tarte laburrean.

Oro har eta daukaten egitekoaren arabera, talde hauek bereiz ditzakegu:
  • Hauteskunde-prozesuaren gardentasuna zaintzen duten organoak
  • Hauteskunde-kudeaketaz arduratzen diren organoak
  • Hauteskunde-prozesu bateko hautagaitzak
  • Hauteskunde-prozesua erabakitzen duten subjektuak
  • Hauteskunde-prozesuari buruzko informazioa ematen duten agenteak
  • Segurtasun-agenteak
  • Parte hartzen duten beste batzuk
 
Hauteskunde-prozesuaren gardentasuna zaintzen duten organoak

Hauteskunde-administrazioak

Hauteskunde-administrazioak prozesuaren eta berdintasun-printzipioaren gardentasuna eta objektibotasuna zaintzen ditu. Hauteskunde-batzordeek eta hauteskunde-mahaiek osatzen dute.
Hauteskunde Batzorde Zentrala hauteskunde-administrazioko organo nagusia da eta organo iraunkor bakarra da. Bere egitekoen artean, hauek:

Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren jarduna zuzendu eta gainbegiratzea.

Hauteskunde-batzorde probintzialei jarraibideak ematea eta beren kontsultak argitzea, irizpideak bateratzea.

Zuzentzen zaizkion kexak, erreklamazioak eta errekurtsoak ebaztea.

Hautagaitzek hauteskundeetako kontuei eta gastuei dagozkien arauak betetzen dituztela zaintzea.
Hauteskunde-eragiketetan izaera ofizialaz parte hartzen duten pertsona guztien gaineko diziplina-ahalmena gauzatzea.

Autonomia-erkidegoetako administrazioek proposatuta, akten ereduak, etab. onestea.

13 kidek osatzen dute (Epaitegi Goreneko magistratuak eta zuzenbideko edo jardunean dauden zientzia politikoetako eta soziologiako katedradunak).

Hauteskunde batzorde probintzialak (HBP) eta guneko hauteskunde-batzordeak (GHB)

Bere lurralde-esparruaren barruan, zuzentzen zaizkien kexak eta erreklamazioak ebaztea dagokie, LOREG-ari jarraiki.

HBP eta GHBak hauteskunde-prozesu bakoitzerako eratzen dira eta bost kidek osatzen dituzte.
Probintzia bakoitzeko HBP bana dago.

Ceuta eta Melillako hiri autonomoetan, GHB-ek HBP-en egitekoak bere gain hartzen dituzte.

GHBak barruti judizial bakoitzean daude eta hauteskunde-mahai guztietan deitutako hauteskundeak burutzeko beharrezkoak diren bitartekoak daudela bermatzen dute.

Hauteskunde orokorretarako, hautagaiak aurkezteko eta aldarrikatzeko eskumena duten hauteskunde-batzordeak HBPak dira.

Hauteskunde-mahaiak

Hauteskunde-egunetarako bakarrik eratzen dira.

Dagokion sekzioan erroldatutakoen artean zozketa bidez aukeratutako herritarrek osatzen dituzte.

Mahaia bakarra da, hauteskunde bat baino gehiago burutzen bada ere.

Mahai bakoitza presidente batek eta bi bokalek osatzen dute.

Hauek dira, besteak beste, mahaiaren egitekoak:

Hauteskunde-lokalak bozketa egiteko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzea eta hauteskunde-materialak akatsik ote duen egiaztatzea.

Bozketako buru izatea eta hauteskunde-lokalean ordena gordearaztea, inolako gorabeherarik gabe eman dadin.

Bozketari hasiera eta amaiera ematea, baita kontaketa egitea ere, eta azkenik hauteskunde-dokumentazioa lehen auzialdiko epaitegian edo bake-epaitegian eta Correosen entregatzea.
 
Hauteskunde-kudeaketaz arduratzen diren organoak

Barne arazoetako ministerioa. Barne Politikako Zuzendaritza Nagusia

Lurralde-esparru nazionaleko hauteskunde-prozesuen antolaketa orokorra dagokio (Europako hauteskundeak, orokorrak, udal-hauteskundeak eta erreferendumak), baita gestio horretan gainerako organismoen parte-hartzea koordinatzea ere.

Hauek dira bere eskumenak, besteak beste:

Hauteskunde-administrazioarekiko harremana eta, zehatzago, Hauteskunde Batzorde Zentralarekiko.
Autonomia-erkidegoetan hauteskundeen alorrean eskumena daukaten organoekiko harremanak kudeatzea.

Hauteskunde-alorrean eskumena daukaten gainerako ministerioen mendeko unitateekiko koordinazioa.

Emaitzei buruzko behin-behineko informazioa.

Alderdi politikoen erregistroa.

Alderdi politikoen finantzaketa publikoa (urteko estatuko diru-laguntzak eta hauteskunde-gastuengatiko diru-laguntzak), indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.
Hauteskunde-logistikaren koordinazioa.

Hauteskunde-erroldaren bulegoa Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa

Hauteskunde-errolda prestatu eta eguneratzeko ardura duen organoa da. Estatistika Institutu Nazionalaren barruan dago eta Hauteskunde Batzorde Zentralak zuzenduta eta gainbegiratuta burutzen ditu bere eskumenak.

Egitura probintziala du, ordezkaritza probintzialetan antolatuta dago, eta hauteskunde-errolda egiteko prozesua koordinatu, gainbegiratu, kontrolatu eta berrikusten du.

Gainera, hauteskunde-prozesu bakoitzean honako lan hauek hartzen ditu bere gain:

Hauteskunde-zerrendak lortzea, jendaurrean eta hauteskunde-mahaietan agertzeko.
Hautesleen erreklamazioak ebaztea.
Hauteskunde-sekzioak, mahaiak eta lokalak zehaztea.
Hauteskunde-errolda aldarrikatutako hautagaitzei entregatzea.
Hautesleei errolda-txartelak bidaltzea.
Berariazko errolda-ziurtapenak eta erroldako inskripzio-ziurtagiriak jaulkitzea.
Erroldako datuak zabaltzea.
Posta bidezko boto nazionalerako dokumentazioa bidaltzea.
Atzerritik datorren posta bidezko bozketarako dokumentazioa bidaltzea (AEHE eta AAHE)

Kanpo Arazoetako eta Lankidetza Ministerioa

Atzerrian bizi diren espainiarrek botoa emateko duten eskubidea gauzatzeko modua emateko ardura du (Correos eta Hauteskunde Erroldaren Bulegoarekin batera).

Kontsularen bulego eta sailak aldi baterako atzerrian bizi diren espainiarren hauteskunde-dokumentazioaren eskariak bideratzeaz arduratzen dira.

Aldi baterako atzerrian bizi diren espainiarrek, beren botoa, atxikita dauden kontsula bulego edo saileko hautetsontzian sartu edo bertara postaz bidal dezakete.

Correos y Telégrafos

Gobernuak posta-zerbitzu unibertsala emateko izendatutako operadore gisa, hauteskunde-prozesua behar bezala burutzeko prozesuan parte hartzen du.

Batez ere, Correos arduratzen da hauteskunde-bidalketa guziak egiteaz, bai Hautesle-erroldaren Bulegoak hautesleei zuzenduta egiten dituenak eta, baita hauek egiten dituztenak ere. Bidalketa hauek guztiak doanekoak dira hautesleentzat, baina Estatuak, hauteskundeetarako duen aurrekontuaren bitartez, hauteskunde-prozesuan izandako esku-hartzeagatik, Correos konpentsatuko du. Konpentsazio honek alderdi politikoek egiten duten hauteskunde-propagandaren bidalketari dagokiona ere barne hartzen du.


Gobernuko Ordezkaritzak eta Azpiordezkaritzak

Dagokien lurralde-esparruan egiteko garrantzitsuak burutzen dituzte, Barne arazoetako Ministerioarkin, Tokiko Administrazioarekin eta Autonomia-administrazioarekin elkarlan estuan; horien artean, segurtasunari loturiko lanak, hauteskunde-logistika eta hauteskunde-materialaren banaketa, hauteskunde-egunaren jarraipenari buruzko informazioa jaso eta bidaltzea eta emaitzen behin-behineko kontaketa.

Udalak

Hauteskunde-prozesua tokiko mailan kudeatzeko arduradunak dira, Gobernuko Ordezkaritza eta Azpiordezkaritzekin elkarlanean eta Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialekin batera.
 
Hauteskunde-prozesu bateko hautagaitzak

Nork aurkez ditzake hauteskunde-prozesu baterako hautagaitzak?

Alderdi poltikoak eta federazioak

Izaera pribatuko elkarteak dira, Barne arazoetako Ministerioaren mendeko Alderdi Politikoen Erregistroan hala izena eman dutenak.

Hauteskunde-koalizioak

Aldi baterako osatutako elkarteak dira, alderdiek edota federazioek eratuak; hauteskunde-prozesu jakin batean hautagaiak aurkezteko helburua dute.

Ez dago hauteskunde-koalizioen berariazko erregistrorik. Koalizioaren jardun-esparruari dagokion Hauteskunde Batzordeari bakarrik jakinarazi behar zaio.

Prozesu bakoitzerako edo egun bererako deitutako bat baino gehiagorako berariaz osatu behar dira eta gauzatutakoan bertan behera geratzen dira.

Hautesle-elkarteak.

Dagokion barrutiko hautesleen sinadura kopuru aldakor baten bermearekin osatzen diren alderdi politikoak dira eta, hauteskunde-prozesu zehatz batean hautagaitza aurkeztu ahal izateko soilik.
Ez dute denboran irauteko asmorik eta, berez, beste hauteskunde-prozesu batera aurkeztu nahi izanez gero, sinadurak berriro bildu behar dituzte.
 
Hauteskunde-prozesua erabakitzen duten subjektuak
Hautesleak
Gorte Nagusietarako hautesleak, Espainian bizi direnen hautesle-erroldan izena emanda dauden adinez nagusi diren eta sufragiorako eskubidea kenduta ez duten espainiarrak dira.
Boto-emaileak

Hautesleak boto-emaile bilakatzen dira beren botoa ematen duten unetik aurrera. Espainian botoa borondatezkoa da. Inor ezin da bozkatzera derrigortua edo bortxatua izan.
Hautesle eta boto-emaileen kopuruaren arteko ezberdintasunak parte-hartze indizea adierazten du, hauteskunde-prozedura behar bezala baloratzeko datu oso garrantzitsua.
 
Hauteskunde-prozesuari buruzko informazioa ematen duten agenteak

Barne arazoetako Ministerioa (Barne Politikako Zuzendaritza Nagusia)

Prozesuaren eta behin-behineko emaitzen berri ematen du, kanpaina instituzionalen bitartez eta web orriaren bitartez batez ere eta Estatuko Komunikazio Zuzendaritzarekin batera, hauteskundeen asteburuan zehar ematen dituzten prentsa-egituren bidez.

Komunikabideak

Komunikabideek (telebista publiko eta pribatuak, irratiak, prentsa idatzia, egunkari digitalak, etab.) Barne Arazoetako Ministerioak prestatzen dituen kanpainak ematen dituzte eta hauteskunde-prozesuari, parte hartzen duten alderdi politikoen jarduerei, hauteskunde-operatiboari eta hauteskunde-emaitzei buruzko informazioa emateko bitarteko asko zabaltzen dituzte.
 
Segurtasun-agenteak

Nork zaintzen du prozesuaren segurtasuna?

ESTATUKO SEGURTASUNEKO KIDEAK ETA INDARAK
AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO SEGURTASUNEKO KIDEAK
UDALTZAINGOA
 
Parte hartzen duten beste batzuk

ADMINISTRAZIOAREN ORDEZKARIAK

Gobernuko Ordezkariek eta Azpiordezkariek hauteskunde-egun osoan zehar hauteskunde-mahaiari beharrezkoa den laguntza emateko izendatutako pertsonak dira, beti ere laguntzaile gisa eta haren agintaritzapean.

Hauek dira bere egitekoak:

Hauteskunde-material nahikoa egoteari buruzko datuak jaso eta igortzea, baita mahaiak ireki eta ixtean gerta daitezkeen gorabeherei buruzkoak ere.

Bozketaren hasierari buruzko eta Gobernuak aldian behin informazio horren berri emateko ezarritako uneetan parte-hartzeari buruzko datuak jaso eta igortzea.

Hauteskunde-mahaitik kontaketa-aktaren kopia bat jasotzea eta bertan jasotako datuak igortzea. Gainera, kopia hori zainduko du Gobernuko Ordezkaritzan edo Azpiordezkaritzan entregatzeko.

UDALETAKO IDAZKARIAK

Inguruko Hauteskunde-batzordeko ordezkariak dira eta honen menpe jokatzen dute.
Hauteskunde-logistikan eta hauteskunde-lokalak gainbegiratzen parte hartzen dute, hauteskunde-egunean behar guztiak beteta eduki ditzaten.

DEFENTSA MINISTERIOA

Atzerrian misiotan dauden Indar Armatuetako langileen botoa bermatuz parte hartzen du hauteskunde-prozesuan.

ESPETXE-ERAKUNDEETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

Hauteskunde-prozesuan parte hartzen du, presondegietan dauden eta sufragiorako eskubidea kendu ez zaien pertsonen botoa erraztuz.

AHALDUNAK ETA KONTUHARTZAILEAK

Alderdi politikoek bozketa-egunean hauteskunde-lokaletan jarduteko izendatu dituzten pertsonak dira.
Ordezkatzen duten alderdi politikoaren ikur edo eranskailuak izan ditzakete, baina hautagaitza horretako kontu-hartzaile edo ahaldun identifikatzeko bakarrik, ez hauteskunde-propaganda egiteko.
AHALDUNA: Adinez nagusi den pertsona, bere eskubide zibil eta politikoak erabiltzeko eskubide osoa duena, hauteskundeetako ekitaldi eta eragiketa guztietan alderdi politiko bat ordezkatzen duena. Hauteskunde-lokal guztietara joan daiteke, bozketaren eta edozein mahaitako zenbaketaren garapena aztertu dezake eta, erreklamazioak egin eta ziurtagiriak eska ditzake. Mahaiko erroldan izena emanda ez badago, ez du mahaian bozkatzen.

KONTU-HARTZAILEA: Hauteskunde-mahai baten aurrean, hautagaitzaren ordezkaria da. Bere funtzioa akreditatzen den mahaiaren aurrean soilik betetzen du. Mahaiko deliberazioetan parte hartzen du, ahotsez, baina ez botoz. Hautagaitza bakoitzaren kontu-hartzaileak, mahaian, elkarren artean ordezka daitezke. Erreklamazioak edo kexak egin ditzake eta ziurtagiriak eska ditzake. Akreditatuak izan diren mahaian bozkatzen dute, nahiz eta bertako erroldak barne hartzen ez dituen, baldin eta mahai horri dagokion barrutiaren erroldan izena emanda badaude. Aurkako kasuan, beren izena duen erroldaren mahaian eman ahalko dute botoa, postaz.