Une oro atzerrian bizi diren pertsonen botoa

Une oro atzerrian bizi diren pertsonen botoa

Espainiatik kanpo bizi naiz, nola eska dezaket posta bidez bozkatzea?

Eskaera

Bete eskari-inprimakia (Hauteskunde Erroldaren Bulegoak bidaliko dizu, eta webgune honetako “INFORMAZIO OROKORRA” ataletik ere jaitsi dezakezu).

Eskaera modu telematikoan ere bidali ahalko da, INEren egoitza elektronikoan argitaratutako "CERA botoaren eskaria" prozeduran sartuz.

Hurrengo dokumentuetako bat aurkezteu beharko du:
  • NANren fotokopia.
  • Espainiako agintariek egindako Pasaportearen fotokopia.
  • Hiritartasun-ziurtagiria
  • Kontsuletxeko matrikulan izen emanda egotearen ziurtagiri bat.
Ahalik eta azkarren bidali eta, beti ere, ez martxoaren 30 baino beranduago, Espainian inskribatuta zauden probintziako Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren Probintzia Delegaziora.

Prozedura

Hauxe bidaliko dizu hautesleen erroldaren bulegoak:
  • Informazio-orri bat
  • Bozkatzeko boto-paperak eta gutun-azalak
  • Erroldan izen emanda egotearen bi ziurtagiri
  • Gutun-azal bat ondorengo helbidearekin: "Hauteskunde-batzorde Zentrala"
  • Kontsuletxera edo enbaxadara zuzendutako gutun-azala
  • Posta bidez bozkatzeko bidalketa gastuak itzultzea eskatzeko inprimakia
Hau sartu behar da Probintziako Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutun-azalean:
  • Botoen gutun-azalak boto-paperak barne
  • Erroldan izen emanda egotearen ziurtagiri bat.
  • Espainiar agintariek egindako pasaportearen edo NANren fotokopia, edo hiritartasunaren ziurtagiria edo bizi den herrialdean Espainiak duen Kontsuletxeko Matrikularen Erregistroan izena emana iztearen ziurtagiria
Hortik aurrera, hauxe egin dezakezu:

Gutun-azal hau zuzenean utzi beharko da zure enbaxadan edo kontsulatuan horretarako dauden hautetsontzietan, apirilaren 24tik 26ra.

Edo gutun-azal hau posta ziurtatuz bidali daiteke, apirilaren 23ra arte. Kasu horretan, kontsuletxera edo enbaxadara bidaliko duzun gutun-azalean hauxe sartu beharko duzu:
  • Probintziako Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutun-azala aipaturiko edukiarekin.
  • Erroldan izen emanda egotearen bigarren ziurtagiria.
  • Nahi izanez gero, posta bidez bozkatzeko bidalketa gastuak itzultzea eskatzeko inprimakia beteta.
Informazio gehiago Enbaxadan edo Kontsuletxean eta:

www.infoelectoral.mir.es
www.exteriores.gob.es
www.ine.es