Aldi baterako atzerrian bizi diren pertsonen (ERTA) botoa
Aldi baterako atzerrian bizi diren pertsonen (ERTA) botoa
Aldi baterako atzerrian bizi diren pertsonen (ERTA) botoa
Bozkatu nahi dut, baina atzerrian izango naiz aldi batez hurrengo hauteskundeetan
Eskaera
Prozesu baten deialdiaren eta hau egitearen artean aldi baterako atzerrian dauden hautesleek eta, beren sufragio eskubidea erabili nahi dutenak, prozedura zehatz bat jarraituz egin dezakete.
Bete zure enbaxadan edo kontsulatuan, edo webgune honetako “INFORMAZIO OROKORRA” atalean aurkitu ahal izango duzun eskari-inprimakia.
Eskakizuna bete eta aurrez-aurre aurkeztu behar da kontsuletxean edo enbaxadan.
Eskaria aurkezteko epea martxoaren 30ean bukatzen da.
Eskaria egin ahal izateko kontsularen matrikulan ez-egoiliar bezala izena emanda egon beharko da.
Bi izapideak (eskaera eta izen ematea) aldi berean egin daitezke.
Prozedura
Hauxe bidaliko dizu hautesleen erroldaren bulegoak:
Informazio-orria
Bozkatzeko boto-paperak eta gutun-azalak.
Hauteskunde-erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria.
Dagokion hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azala.
Posta bidez bozkatzeko bidalketa gastuak itzultzea eskatzeko inprimakia.
Hau sartu hauteskunde-mahair) zuzendutako gutun-azalean:
Botoen gutun-azalak boto-paperak barne
Erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria.
Nahi izanez gero, posta bidez bozkatzeko bidalketa gastuak itzultzea eskatzeko inprimakia beteta.
Bidali gutun-azala posta ziurtatuz; apirilaren 24ra arte egin ahal izango duzu.
Boto horiek baliozkoak izan daitezen, argi eta garbi ikusi beharko da gutun-azalean zigilu-marka edo Estatuko Correoseko Bulego bateko marka ofiziala edo, zeinak argi eta garbi egiaztatuko duen aurreikusitako epeak bete direla.
Informazio gehiago enbaxadan edo kontsuletxean, eta hemen: