Azaroaren 10ean, hauteskundeak izango dira.
Itsua bazara edo ikusmen desgaitasun larria baduzu, eta Braille sistema ezagutzen baduzu, modu autonomoan bozka dezakezu Hauteskunde Orokorretan.
Jakinarazi ezazu 900 150 000 doako telefonoan irailaren 24tik urriaren 21era arte.
Bozketa egunean, hauteskunde-mahaian jasoko duzu dokumentazioa NANa aurkeztuta. Dokumentazioak beharrezko informazioa izango du, Braillez.
Barne Arazoetarako Ministerioa.
Espainiako Gobernua.