Hauteskunde-parekotasuna dagoela esaten da, ordezkaritza politikoan emakumezkoen eta gizonezkoen presentzia orekatuta dagoenean.
Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoak (aurrerantzean LOREG) hauteskunde-zerrendak era orekatuan osatzea exijitzen du, honakoetara aurkeztean: Diputatuen Kongresurako hauteskundeak, Tokiko hauteskundeak, Uharteko Kontseiluetarakoak, Kanariar Uharteetako Kabildoetarakoak, Europako Parlamenturakoak eta Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretarako hauteskundeak.
Emakume eta gizonen arteko osaera orekatuak honakoa dakar berekin:
Diputatuen Kongresurako hauteskundeetako zerrenda osoan, eta gehienaz ere 5 postuko tarte bakoitzean, sexu bateko edo besteko hautagaiek ezingo dute % 40tik beherako ordezkaritza izan.
Senaturako hautagaiak zerrendetan elkartzen direnean, zerrenda hauetan ere emakume eta gizonen arteko osaera orekatua izan beharko da, eta batzuen eta besteen proportzioa zenbakizko orekara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatuko da.
Argibide gehiago: