Martxoaren bederatzia duzu Hauteskunde Orokorretarako eta Andaluziako Parlamenturako botoa emateko eguna.
Zure ordezkariak aukeratzeko eskubidea duzu. Modu errazean:
Aurkeztu zeure burua Nortasun Agiri Nazionalaz, gida-baimenaz edota pasaporteaz.
Jakizu botoa sekretua dela eta hori bermatzeko kabinak izango dituzula hauteslekuetan.
Erabili gutun-azal zuria Kongresurako eta sepia kolorekoa Senaturako. Emaizkiozu bi gutun-azalak mahaiko presidenteari boto-kutxetan sar ditzan.
Botoa emateko ordutegia, goizeko bederatzietatik arratseko zortzietara duzu.
Besterik gabe.
Martxoaren bederatzian ditugu Hauteskunde Orokorrak eta Andaluziako Parlamenturakoak.
Barne Ministerioa.
Espainiako Gobernua.