Urtarrilaren 15etik martxoaren 9ra bitartean atzerrian bazaude, aldi baterako joanda, lehenengo aldiz eta prozedura berri baten bidez, botoa eman ahal izango duzu hauteskunde orokorretan eta Andaluziako parlamenturako hauteskundeetan.
Horretarako, Kontsulatuko Matrikula Erregistroan izena eman behar duzu, eta otsailaren 9a baino lehen zure eskaera eskuratu, kontsuletxeko bulegora joanda, edo, bestela, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren web orritik jaitsita: www.mae.es. Eskaera hori zuk zeuk entregatu beharko duzu kontsuletxeko bulegoan, nortasun-agiri nazionala edo pasaportea erakutsita.
Atzerrian duzun helbidean jasoko dituzu agiriak, eta martxoaren 5era arteko epea izango duzu zure botoa posta ziurtatu bidez bidaltzeko, doan.
Aldi baterako atzerrian bazaude ere, botoa emateko eskubidea balia dezakezu orain.