Hauteskunde Orokorretan hautagaiak aurkezteari eta aldarrikatzeari loturiko eragiketa guztietarako eskumena duen Hauteskunde Batzordea Hauteskunde Batzorde Probintziala da (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 169. artikulua).
Hauteskunde Batzordeko Idazkariak segidako zenbaki bana emango dio aurkeztutako hautagaitza bakoitzari eta argitalpen guztietan ordena horri eutsiko zaio (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 46.9. artikulua).
Hautagaiak edo hautagai-zerrendak hauek aurkez ditzakete (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 44. eta 169.3. artikulua):
Adinez nagusiak diren espainiarrak hautagarriak dira, hautesle izanik ekainaren 19ko Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 6. eta 154. artikuluetan aurreikusitako zergatietako batean ez badaude.
Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 18tik 23ra doa. Aurkeztutako hautagaitzak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako dira, maiatzaren 25ean, eta aldarrikatutako hautagaitzak maiatzaren 31n (ekainaren 19ko Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 45., 47. eta 169tik 171ra bitarteko artikuluak)
Hauteskundeetara batera joateko koalizio-ituna ezartzen duten alderdiek eta federazioek deialdia egin eta hurrengo hamar egunetan Batzordeari jakinarazi beharko diote (maiatzaren 4 eta 13 artean). Hauteskunde Batzorde Zentralaren irailaren 9ko 1/2010 Jarraibidea, Hauteskunde Batzorde Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikulua aplikatzeari buruzkoa, hauteskunde-koalizioak osatzeari dagokiona).
Jakinarazpen horretan koalizioaren izena, koalizioa zuzenduko duten arauak eta bere zuzendaritza- eta koordinazio-organoetako pertsona titularrak jaso beharko dira (Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 44.2. artikulua).
Koalizioaren aurkezpenari hauteskunde-koalizioak eratzeko idazkiaren eredu ofiziala onesteari eta behar bezala osatutakoak Hauteskunde Batzorde Zentraleko webgunean argitaratzeari buruzko Hauteskunde Batzorde Zentralaren apirilaren 13ko 1/2016 Jarraibidean onetsitako eredua atxiki beharko zaio.
Hautesle-elkarteak hautesleen sinadura-kopuru aldakor baten bermeaz osatzen diren elkarte politikoak dira, hauteskunde-prozesu zehatz eta jakin batera hautagaitza aurkezteko bakarrik.
Ez dute, beraz, irauteko asmorik, ezta elkarte-izaerarik ere, eta ez dute Alderdi Politikoen Erregistroan izena eman behar.
Hautesle-elkarte bakoitza beste guztiekiko autonomoa eta askea da. Hauteskunde-barrutian bakarrik dihardu –ez dago hautagaitza kolektiborik aurkezterik, ezta barruti bat baino gehiago hartzerik edo euren artean federazioak edo koalizioak osatzerik– eta baliozkotasun denbora-esparrua elkartea sortzearen xede den hauteskunde-prozesua izango da eta ezin izango da luzaroago jardun.
Hauteskunde Orokorretara hautagaitzak aurkezteko, hautesle-elkarteek, aurkezten den barrutiko hauteskunde-erroldan izena emana dutenen %1en sinadurak beharko dituzte, gutxienez. Hautesleek ezin izango diote bere sinadura hautagaitza bati baino gehiagori eman. Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 169.3. artikulua
Hautagaitzaren aurkezpenari (webgune honetan deskarga daitezkeen formularioetan egiten da hori) Hauteskunde Batzorde Zentralaren 1999ko martxoaren 15eko Jarraibidean jasotzen den dokumentazioa erantsi behar zaio.
Senaturako hautagaitzen aurkezpena.
Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 171. artikulua
© 2016 Ministerio del Interior