Posta zerbitzua hautekunde hauetan
Hayreskunde prozesua behar bezala gauzatzeko, ezinberkoa da posta operadore batek parte hartzea.
Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, Sociedad Anónima delakoa da Estatuak posta unibertsal zerbitzua eskaintzeko izendatu duen operadorea, eta Gobernuak zerbitzu publikoko betebehar bartzuk ezarri diezazkioke, hauteskunde-prozesuak behar bezala gauzatzen direla bermatzeko (43/2010 Legearen 22.5 artikulua).
Ezarpen hori Ministroen ezartzen diren obligazioak prozesua deitu ondoren egin behar diren ekintzak dira, ezinbestekoak direnak, bidalketen premiaren eta ezaugarrien ondorioz, eta hauteskunde-dokumentuen zaintzak duen garrantzia dela eta.
Hauek dira aipoturiko obligazioak eta ekintzak:
- Espainian bizi diren hautesleen, egoiliar absenteen eta aldi baterako absente dauden hautesleen posta bidezko bozketa.
- Ontziratutakoen, Indar Armatuetako kideen edo nazioko defentsari lotutako egoera berezietan dauden langileen botoa.
- Espetxeratutakoen botoa.
- Hauteskunde-erroldaren bulegoak bidalitakoa.
- Alderdi Politikoek bidalitako hauteskunde-propaganda.
- Hauteskunde-mahaietako hauteskunde-dokumentazioaren bilketa.
Obligazio horien ezarpena ordaindu egingo da, hau da, posta zerbitzuak erabiliko dituzten hauteskunde-prozesuko esku-hartzaileek ez dute zuzenean ezer ere ordainduko. Baina horrek ez du esan nahi kosturik ez duenik, hauteskundeen aurrekontuak ordainduko duela baizik.