Ministerio del Interior

Elecciones 2019

Boto irisgarria

BOTO IRISGARRIA

Itsuenztzako edo ikusmen desgaitasuna dutenentzako bozketa prozedura. 1612/2007 Errege Dekretua.

Nork erabil dezake prozedura hau?

Hautesle erroldan inskribatutako hautesle itsuek edo ikusmen desgaitasuna dutenek, braile sistema erabiltzen jakinik, ehuneko 33ko desgaitasun mail aedo handiagoa aitortuta badute, edo ONCEko kideak badira, bozketa irisgarriaren kit bat eska dezakete; horren barruan hauteskundeetako boto paper eta gutun-azal estandarrak izango dituzte, braillezko dokumetazio osagarriarekin batera.

Bozketa irisgarriaren kit hori botoa ematea dagokion hauteskunde mahaian emango zaio eskatzaile bakoitzari hateskunde egunean.

Nola eskatzen da prozedura hori?

Barne Arazoetako Ministerioaren doako telefonora, 900 150 000, Apirilaren 2tik 29ra bitartean (biak barne).

Eskatzaileak hauteskunde egunean hauteskunde mahaian bozketa irisgarriaren kit hori jasotzeko eman behar dituen datuak hauek dira:

  1. Izena, abizenak, helbidea, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta harremanetarako teléfono zenbaki bat.
  2. Eta braillez irakurtzen jakin behar dute, eta ehuneko 33ko desgaitasun mail aedo handiagoa aitortuta izan behar dute edo ONCEko kideak izan behar dute.

Bozketa eguna

Bozketa irigarriaren prozedura ekatu duen hauteslea, hauteskunde egunean, bera hauteskunde mahaira joango da, eta, DNI aurkeztu ondoren, manaiko kideek eskatu duen bozketa irisgarriaren kit hori emango diote.

Prozedura hau erabiltzea borondatezkoa da, beraz hau eskatu duten hautesle isuek edo ikusmen desgaitasuna dutenek euren konfiantzako persona baten laguntza jasotzen jarrai dezakete hauteskunde egunean.

Gorte Orokorretako hauteskundeetarako boto irisgarriaren kit horrek behar den huztia dauka hautesleak botoa autonomiaz eta sekretupean eman ahal izatea bermatzeko: hauteskundeentan hautesle guztiek erabiliko dituzeten boto paperak eta gutun-azalak, dokumentazio osagarria brailez, dokumentazioa nola erabili eta kit horren edukia zein den azaltzeko.

BOTOA

Bozketa irisgarriaren kit horrekin, hautesle hauek hauteskunde mahaitik hurbil prestatutako espazioetara joan ahalko dira, bertan dokumentazioa pribatutasun eta botoaren sekretutasun bermeekin erabili ahal izateko. Bozketa irisgarriaren kit hori hauteslekutik kanpora ere eraman dezake, eta geroago itzuli botoa ematera.

Ondoren hauteslea hauteskunde mahaira joango da eta mahaiburuari agiri hauetako bat erakutsiko dio, identifikatzeko:

  • Nortasun agiri nazionala (DNI). Ez du balio izapidean dagoen nortasun agiriaren ordezkagiriak, ez baitauka hauteslearen argazkirik.
  • Pasaportea (argazkiduna).

Botoa eman ondoren, bozketa irisgarriaren kit hori berarekin eramatea gomendatzen zaio hautesleari, emandako botoaren sekretua ziurtatze aldera.