Ministerio del Interior

Elecciones 2019

Bizilekua etengabe atzerrian duten pertsonen posta bidezko botoa (AEHE)

AEHE BOTOAREN BISITA GIDATUA

Eskaera

Bete ezazu eskaera inprimakia (Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dizu, eta hemen ere deskarga dezakezu: web orri honetan).

Erants iezaiozu agiri hauetako bat:

  • DNI agiriaren fotokopia.
  • Espainiako agintariek emandako Pasaportearen fotokopia.
  • Nazionalitate ziurtagiria.
  • Kontsuletxeko Matrikula Erregistroko inskripzio ziurtagiria.

Bidal ezazu dena lehenbailehen, eta nolanahi ere apirilaren 27a baino lehen, dagokizun Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia ordezkaritzara.

Eskaera telematikaz ere bidali ahal izango da, Espainiako Estatistika Erakundearen egoitza elektronikoan argitaratutako AEHE edo «CERA hautesleen botorako eskaria» eginez.

Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dizu:

  1. Informazio orri bat.
  2. Boto paperak eta bozketako gutun azalak.
  3. Hautesle erroldako inskripzio ziurtagiri bi.
  4. Probintziako Hauteskunde Batzordera zuzendutako estalkia.
  5. Kontsulatura edo enbaxadara zuzendutako estalkia.
  6. Posta bidezko botoaren bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia.

Botoa

Probintziako Hauteskunde Batzordera zuzendutako estalkian sar itzazu:

  • Bozketako gutun azalak zure boto aukera barruan dutela.
  • Erroldako inskripzio ziurtagirietako bat.
  • Espainiako agintariek emandako pasaporte edo DNI agiriaren fotokopia, edo nazionalitate ziurtagiria edo Kontsuletxeko Matrikula Erregistroko inskripzio ziurtagiria, bizilekuaren herrialdeko Espainiako kontsulatuak emana.

Hortik aurrera, aukera hauek dituzu:

  • Zure enbaxadan edo kontsulatuan hartarako jarritako boto kutxetan estalkia zuk zeuk sartzea (maiatzaren 22tik 24ra bitartean).
  • Estalki hori posta ziurtatuz bidaltzea (maiatzaren 21era arte). Kasu honetan, kontsulatuari edo enbaxadari bidalitako estalkian hau sartu beharko duzu:
    • Probintziako Hauteskunde Batzordera zuzendutako estalkia, esandako edukia duela.
    • Erroldako bigarren inskripzio ziurtagiria.
    • Nahi baduzu, bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia beteta.

Informazio gehiago Enbaxadan edo Kontsulatuan eta hemen: www.infoelectoral.mir.es , www.exteriores.gob.es , www.ine.es .