Toki hauteskundeen kasuan, botoa eman nahi diozun hautagai zerrenda dagokion alderdi, federazio, koalizio edo elkartearen izena idatziko duzu boto paperean eta boto papera bozketako gutun azalean sartuko duzu; gainerako prozesuetan aukeratutako hautagai zerrendaren boto papera sartuko duzu gutun azalean.
Ondoren, Hauteskunde mahaira zuzenduta dagoen estalkian hau sartuko duzu:
- Bozketako gutun azala, bat edo gehiago, prozesu bakoitzari dagokion boto papera duela (edo ez duzu boto paperik sartuko, boto zuria egin nahi baduzu)
- Erroldako inskripzio ziurtagiria.
- Nahi baduzu, bidalketa gastuak itzultzeko inprimakia beteta.
Maiatzaren 22ra arte duzu estalki hori posta ziurtatuz bidaltzeko.
Boto horiek balio izateko, ezinbestekoa izango da estalkian argi agertzea postetxe bateko zigilu marka edo bestelako inskripzio ofiziala, dagokion estatukoa, jarritako epearen barruan bidali dela ziurtatzeko.
Posta zerbitzuak bozketa egunera arte gordeko du Mahaira zuzendutako gutuneria eta egun horretako 09:00etan eramango du 20:00ak arte.
Informazio gehiago Enbaxadan edo Kontsulatuan eta hemen: www.exteriores.gob.es, www.ine.es