Itsua bazara edo ikusteko urritasun larria baduzu eta braille sistema ezagutzen baduzu, botoa autonomia osoz eman dezakezu datorren ekainaren 7ko Europako Parlamenturako Hauteskundeetan, boto erabilerrazaren prozeduraren bidez.
Erabili nahi baduzu, Barne Ministerioaren 900 150 000 doako telefono-zenbakian jakinarazi beharko duzu, apirilaren 14a eta maiatzaren 11 bitartean. Dokumentazioa, dagokizun hauteskunde-mahaian jaso beharko duzu bozketa egunean bertan, nortasun-agiria erakutsiz. Dokumentazio honetan behar duzun informazioa braillez idatzita aurkituko duzu.
Informazio guztia 900 150 000 telefono-zenbakian eta www.mir.es web gunean aurkituko duzu.
Autonomiaz eta eragozpenik gabe erabil dezakezu zure boto-eskubidea.