HAUTESKUNDE-GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZEN IZAPIDETZEA

HAUTESKUNDE-GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZEN IZAPIDETZEA

ESKAERA: 
Hautagai-zerrendaren administratzaileek eskatuko dute maiatzaren 26tik 28ra bitartean:
  • Probintziako Hauteskunde Batzordeari, hautagaitza probintzia bakarrean aurkezten bada.
  • Hauteskunde Batzorde Zentralari, hautagaitza probintzia batean baino gehiagotan aurkezten bada.
EMATEA:
Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak apirilaren 3tik aurrera jarriko du aurrerakina hautagai-zerrenden administratzaileen esku, baldin eta:
  • Hauteskunde Batzordeek entitate politikoetako administratzaileek egindako eskaerak Zuzendaritza Nagusi horri helarazi badizkiote.
  • Hauteskundeetarako kontu korrontea (banku-kontuaren nazioarteko zenbakiaren hogeita lau digituak) eman bazaio Zuzendaritza Nagusi horri, Altxorreko eta Finantza Politikako Idazkaritza Nagusiaren Banku-kontua izendatzeko eta banku-kontuen baja jakinarazteko ereduaren bidez.
  • Hautagai-zerrendaren administratzailearen identifikazio-datuak eman bazaizkio Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari eta baimena eman bazaio datu horiek Nortasun-datuak egiaztatzeko Sistemaren bidez kontsultatzeko. Baimenaren ordez, nortasun-agiri nazionalaren fotokopia igor daiteke.
2016KO AZKEN HAUTESKUNDE OROKORRETAKO GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK JASO ZITUZTEN ALDERDI, FEDERAZIO ETA KOALIZIOEI EMANGO ZAIE AURRERAKINA, BAI EMAITZENGATIK, BAI HAUTESKUNDE-PROPAGANDA BIDALTZEAGATIK. HAUTESLE-ELKARTEEK EZ DUTE AURRERAKIN HORI JASOTZEKO ESKUBIDERIK.
BETEKIZUNAK: 
  • Diputatu edo Senatari hautetsiak lortzea.
  • Kontuen Auzitegiari hauteskunde orokorretako kanpainan egindako gastuen kontabilitatea aurkeztea, apirilaren 28tik 100 eta 125 egun artean (2019ko abuztuaren 6tik 31ra bitartean).  Kontabilitatea aurkeztu beharko da, bai formazio politikoak hautetsiren bat lortu badu, bai hautetsirik lortu ez, baina %30eko aurrerakina jaso badu.
  • %90eko aurrerakinaren %10eko bermea jartzea (banku-abala edo Gordailu-kutxako diru-gordailua). Bermea jarri dela frogatzeko, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak hautagai-zerrendaren administratzaileari %90eko aurrerakinaren zenbatekoa jakinarazten dionetik, hilabeteko epea dago. %10 hori gordailatu ezik, diru-laguntzaren tramitazioan ehuneko hori kenduko da; beraz, halako kasuetan %81 ordainduko da.
  • Hautesleek Gorte Nagusietako kide-izaera osoa hartu dutela eta karguaren eginkizunetan dihardutela egiaztatzen duen agiria aurkeztea, Hauteskunde Administrazioak hala erabakitzen badu. (Halako erabakirik ez badago, ez da beharrezkoa)
  •  Ez da aurrerakina emango baldin eta entitate politiko batean epaiz kondenatutako pertsonaren bat badago, nahiz eta epaia irmoa izan ez, era honetako delituak direla eta: asaldaketa, terrorismoa, Administrazio Publikoaren edo Estatuko erakundeen aurkakoak; baldin eta epai horrek zigor hauetako bat jarri badu: hautagai izateko eskubidea egikaritzeko gaitasungabetzea, gaitasungabetze absolutua edo berezia, edo aldi baterako enplegu edo kargu publikorik gabe uztea, zigor-legerian ezarritako terminoetan.
BETEKIZUNAK: 
  • Kontuen Auzitegiak hauteskundeetako kontabilitateak ikuskatzen ditu eta Gorte Nagusietako  Kontuen Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoari igortzen dio txostena.
  • Batzorde Misto horrek ebazpena ematen du eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
  • Batzorde Mistoaren Ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak entitate politikoei dagozkien zenbatekoen behin betiko ebazpenak ematen ditu.