HAUTESKUNDE-GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZEN MUGAK

HAUTESKUNDE-GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZEN MUGAK

Estatuak ez du inoiz ordainduko hau baino gehiago:
  • Deklaratutako eta Kontuen Auzitegiak justifikatutako hauteskunde-gastuen zenbatekoa baino gehiago.
  • Alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzak hautagaitza aurkeztu duen hautesbarrutietako zuzenbidezko biztanleen kopurua 0,37 eurorekin biderkatuta ateratzen den zenbatekoa baino gehiago.
Estatuak ez du inoiz ordainduko hau baino gehiago:
  • Deklaratutako eta Kontuen Auzitegiak justifikatutako hauteskundeetako bidalketa-gastuen zenbatekoa baino gehiago.
  • Propaganda bidali zaien hautesleen kopurua 0,21 eurorekin biderkatuta ateratzen den zenbatekoa baino gehiago.
  • Propaganda benetan bidali dela justifikatu behar da.
17. ARTIKULUA. ARAU-HAUSTEAK ETA 17 BIS. ZEHAPENAK

OSO ASTUNA:
  • Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen mugak %10 edo gehiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa. 
ZEHAPENA:
  • Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.
  • Isuna ez da 50.000,00 euro baino txikiagoa izango.

ASTUNA:
  • Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen mugak %3 baino gehiago baina %10 baino gutxiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa. 
ZEHAPENA:
  • Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.
  • Isuna ez da 25.000,00 euro baino txikiagoa izango.

ARINA:
  • Alderdi politikoek Hauteskunde-araubide Orokorraren 5/1985 Lege Organikoak, ekainaren 19koak, ezarritako hauteskunde-gastuen mugak %1 baino gehiago baina %3 baino gutxiago gainditzea. Horrek ez du eragozten lege horren 134. artikuluan ezarritakoa. 
ZEHAPENA:
  • Egindako gehiegizko gastua halako bitik bostera arteko diruzko isun proportzionala.
  • Isuna ez da 5.000,00 euro baino txikiagoa izango.