Hauteskunde gastuen diru laguntzen izapideak
- ESKAERA.
Hauteskunde-administratzaileek apirilaren 23 eta 25 bitartean eskatuko dute:
- Probintziako Hauteskunde Batzordeetan, hautagai zerrenda probintzia batean baino gehiagotan aurkezten ez bada.
- Hauteskunde Batzorde Zentralean, hautagai zerrenda probintzia batean baino gehiagotan aurkezten bada.
- EMATEA
Aurrerakina hauteskunde-administratzaileen eskura jarriko du, maiatzaren 1etik aurrera, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak, betiere:
- Hauteskunde batzordeek Zuzendaritza Nagusi horri bidaltzen badizkiote erakunde politikoek egin dituzten eskaerak.
- Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiaren Banketxeko kontua izendatu eta bankuko datuen baja komunikatzeko ereduaren bidez hauteskundeetako kontu korrontea jakinarazten bada, Zuzendaritza Nagusi hari Banku Kontuaren Nazioarteko Kodearen (IBAN kodea) hogeita lau digituak egiaztatzeko. Kontuaren titularra eta eredu horretan hartzekodun gisa agertu behar duena hauteskunde-administratzailea da.
- Baimendutako hauteskunde-administratzailearen identifikazio datuak Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari jakinarazten bazaizkio, datu horiek Identitate Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez kontsultatu ahal izateko, baina baimen horren ordez Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia jar daiteke.
2015ean egin ziren Tokiko azken hauteskundeetan hauteskunde gastuetarako diru laguntzak jaso zituzten alderdi, federazio eta koalizioei aurrerakinak emango zaizkie, bai emaitzengatik bai hauteskundeetako bidalketengatik. Ez daukate aurrerakin hori jasotzeko eskubiderik hautesle elkarteek.
BALDINTZAK:
- Zinegotzi hautetsiak lortzea.
- Tokiko hauteskundeen kanpainan egindako gastuen kontabilitatea Kontu Epaitegiari aurkeztea, maiatzaren 26aren ondorengo 100 eta 125 egunen bitartean (aurtengo irailaren 3tik 28ra bitartean). Hori aurkeztu beharko da bai formazioak hautetsiren bat lortu badu bai, lortu ez arren, % 30eko aurrerakina jaso badu.
- Jaso beharreko % 90eko aurrerakinaren % 10eko bermea eratzea (banketxearen abala edo dirutako gordailua, gordailu kutxetan kontsignatua). Bermea jarri dela justifikatzeko epea hilabetekoa da, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak hauteskunde-administratzaileei bidalitako % 90aren aurrerakina zenbatetsi izanaren jakinarazpenaren ondoren. % 10eko gordailua egiten ez bada, zenbatespenetik kopuru hori kenduta emango da diru laguntza, hau da, % 81eko ordainketa bat egingo litzateke.
- Dagokion organoak emandako ziurtagiria, hautetsiek dagokion toki korporazioko kidetasun osoa hartu dutela eta hautetsiak izan diren kargua benetan berenganatu dutela egiaztatzeko, hori erabakitzen badu Hauteskunde Administrazioak. (Erabakitzen ez bada ez da beharrezkoa)
- Aurrerakin hori ez da emango erakunde politiko batean asaldaketa delituagatik, terrorismo delituagatik, administrazio publikoaren aurkako edo Estatuaren herri erakundeen aurkako delituengatik epai bidez kondenatutako pertsonak badaude, nahiz eta epaia irmoa ez izan, baldin epaiak sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaitze zigorra, desgaitze absolutu edo bereziaren zigorra edo enplegu edo kargu publikorako etenaldi zigorra ezarri badu zigor legedian jasotako moduan.
BALDINTZAK:
- Kontu Epaitegiak hauteskunde kontabilitateak fiskalizatuko ditu eta Kontu Epaitegiarekiko harremanetarako Batzorde Mistoari bere txostena egingo dio.
- Batzordeak Ebazpena egingo du eta Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
- Batzorde Mistoaren Ebazpena Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak erakunde politikoei dagozkien azken eta behin betiko kopuruak jasotzen dituen ebazpenak egingo ditu.