Hauteskunde gastuen diru laguntzen mugak
Estatuak inola ere ez du ordainduko:
- Kontu Epaitegiak justifikatutako hauteskunde gastu deklaratuen zifra baino kopuru handiagorik.
- Boto paperen zabalkundea egiteko eskatu den hauteskunde ataletako eskubidezko biztanle kopurua bider 0,19 euro eginez ateratzen den zifra baino kopuru handiagorik.
Estatuak inola ere ez du ordainduko Kontu Epaitegiak justifikatutako hauteskunde bidalketen gastu deklaratuen zifra baino kopuru handiagorik, zertzelada hauekin:
- Propaganda bidalketa egin zaion hautesle bakoitzeko, aurreko fitxan jaso den eskalako euro zentimo kopurua baino kopuru handiagorik.
- Jarduera benetan egin dela justifikatu behar da, hau da, bidalketak egin direla.
17. ARTIKULUA. ARAU HAUSTEAK ETA 17 BIS ZEHAPENAK
- OSO LARRIA:
Alderdi politikoek Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan ezartzen diren hauteskunde gastuen mugak % 10 edo gehiago gainditzea, Lege horren 134. artikuluan ezartzen denaren mendean.
- ZEHAPENA:
Diruzko isun proportzionala, egin den gehiegizko gastua bi edo bost aldiz gehiagokoa. Zehapena ez da izango 50.000,00 euro baino gutxiagokoa.
- LARRIA:
Alderdi politikoek Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan ezartzen diren hauteskunde gastuen mugak % 3 baino gehiago eta % 10 baino gutxiago gainditzea, Lege horren 134. artikuluan ezartzen denaren mendean.
- ZEHAPENA:
Diruzko isun proportzionala, egin den gehiegizko gastua bi edo bost aldiz gehiagokoa. Zehapena ez da izango 25.000,00 euro baino gutxiagokoa.
- ARINA:
Alderdi politikoek Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan ezartzen diren hauteskunde gastuen mugak % 1 baino gehiago eta % 3 baino gutxiago gainditzea, Lege horren 134. artikuluan ezartzen denaren mendean.
- ZEHAPENA:
Diruzko isun proportzionala, egin den gehiegizko gastua bi edo bost aldiz gehiagokoa. Zehapena ez da izango 5.000,00 euro baino gutxiagokoa.