Zure botoaren ibilbidea
Zure botoaren ibilbidea
Badakizu zer gertatuko den zure botoarekin maiatzaren 26an?
Gida labur honetan azalduko dizugu.
Hauteskunde mahaia:
Hauteskunde egunean, hautesleek aurrez aurre eman ahal izango dute botoa dagokien Mahaian, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte.
Arratsaldeko zortzietan, Mahaiburuak ozen iragarriko du bozketa amaitu egingo dela eta, ondoren:
- Hauteslekuaren barruan edo hauteslekuaren sarbidean dauden pertsonei botoa ematen utziko die.
- Postaz bidali diren bozketako gutun azalak hautetsontzian sartuko ditu.
- Mahaiburuak, mahaikideek eta Hauteskunde mahaian egiaztatutako artekariek botoa emango dute, eta ez zaio beste inori botoa ematen utziko.
Boto kontaketa:
Bozketa amaitu da eta boto kontaketa hasiko da, hurrenkera honetan:
- Europako Parlamentuko hauteskundeak.
- Udal hauteskundeak.
- Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeetako hauteskundeak, kasua bada.
- Hauteskunde autonomikoak
- Mahaiburuak prozesu bakoitzari dagokion hautetsontzia irekiko du eta gutun azalak banan-banan ateratzen hasiko da:
- ozen irakurriko du botoa dagokion hautagai zerrenda.
- boto papera mahaikideei, ahaldunei eta artekariei erakutsiko die.
- Hautagai zerrenda bakoitzak jasotako boto kopurua kontatuko da eta mahaiburuak iragarriko du:
- Erroldako hautesle kopurua
- Boto-emaileen kopurua
- Boto baliogabeen kopurua
- Boto zurien kopurua.
- Hautagai zerrenda bakoitzaren boto kopurua
- Egon litezkeen protestak eta erreklamazioak ebatziko dira.
- Boto paper guztiak suntsituko dira, hauek izan ezik:
- baliogabetzat jo dien botoak
- erreklamazioren bat jarri zaienak
Boto paper horiek izenpetu eta Mahaiak Lehen Auzialdiko Epaitegian edo Bake Epaitegian eman behar duen hauteskunde dokumentazioan sartuko dira.
- Boto kontaketaren akta beteko da eta akta honekin hauxe egingo da:
Hauteslekuaren sarreran ipiniko da originala
Kopia bat emango zaio :
- Administrazioaren ordezkariari
- Hautagai zerrenden ordezkariei
- Ahaldunei
- Artekariei.
- Saioaren akta beteko da eta hautagai zerrenden ordezkariei, ahaldunei eta artekariei kopiak banatuko zaizkie eskatuz gero.
Hauteskunde dokumentazioaren azken helmuga.
- Hauteskunde dokumentazioa 3 estalkitan banatuko da: hiru estalkiko joko bat egongo da egiten den prozesu bakoitzeko
- 1 zk. duen estalkia, egiten den prozesu bakoitzean:
- Mahaiaren eraketa aktaren originala (udal hauteskundeenean sartu behar da, gainerakoetan kopiak sartuko dira)
- Dagokion prozesuko saioaren aktaren originala
- Saioaren aktan aipatzen diren agiriak: hautesle erroldaren zerrendak, boto-emaileen zerrenda zenbakitua, boto paper baliogabeak eta protestatuak…
- 2 eta 3 zk. duten estalkiak, egiten den prozesu bakoitzean:
- Mahaiaren eraketa aktaren kopia
- Saioaren akten kopia
- 1 zk. duen estalkia, egiten den prozesu bakoitzean:
- Estalkiak helmugako hartzaileei ematea:
- 1 eta 2 zk. duten estalkiak
- Mahaiburuak, mahaikideek eta nahi duten artekariek, Mahaia dagoen barrutiko Lehen Auzialdiko Epaitegian edo Bake Epaitegian eman behar dituzte 1 eta 2 zk. duten estalkiak.
- Segurtasun Indar eta Gorputzek lagunduko diete eta, beharrezkoa izanez gero, joan-etorria erraztuko diete pertsona hauei.
- Epaileak dokumentazioa jasoko du eta dagokion jaso-agiria izenpetuko du.
1 eta 2 zk. duten estalkiak emandakoan amaitu dira epaitegira joan diren Mahaiko kideen egitekoak.
- 3 zenbakia duen estalkia
- 3 zk. duen estalkia Hauteskunde mahaiko mahaikide batek emango dio Mahaira haren bila joango den Postetxeko langileari.
- Estalki hau emandakoan, amaitu dira hauteslekuan horretarako geratu den Mahaikidearen egitekoak.
- 1 eta 2 zk. duten estalkiak