D'Hont metodoa
D›hont metodoa
Jarlekuak edo zinegotziak hautagai zerrenden artean jasotako boto kopuruaren proportzioan banatzeko erabiltzen den sistema da.
Adibide sinple bat erakusteko, eman dezagun parlamentu edo udal bat dugula 8 jarleku edo zinegotzi dituena, 5 hautagai zerrendaren artean banatzeko, demagun A, B, C, D eta E zerrenden artean.
Lehenik eta hauteskundeetako emaitzak handitik txikira ordenatuko ditugu, eta bakoitzaren ehunekoa kalkulatzen da baliozko boto guztiekiko, boto zuriak kontuan hartuta.
Tokiko hauteskundeetan, gutxieneko ehuneko batera –% 5era– heltzen ez diren hautagai zerrendak baztertu egiten dira. Ehuneko minimo horrek gehiegi zatikatzea saihesten du, hautetsontzietan boto gehiago izan duten hautagai zerrendei ordezkari gehiago emanez.
Taula bat egingo dugu banatu beharreko jarleku edo zinegotzi kopuruaren adina zutabe dituena.
Hautagai zerrenda bakoitzaren boto kopurua zati 1, 2 3, 4 eta abar eginez beteko dugu taula 8 jarleku edo zinegotziak osatu arte.
Jarleku edo zinegotziak 8 zatidura handienei –handienetik txikienera– emango zaizkie.
Zatidura bi berdinak badira, guztira boto gehiago lortu dituen hautagai zerrendari emango zaio jarlekua edo zinegotzia. Horiek ere berdinak badira, jarlekua edo zinegotzia zozketan emango da, eta ondorengoak txandaka.