2009ko Europako Parlamenturako Hauteskundeetan bozkatzeko boto-prozedura berezi honek honako edukia du:
2009ko Europako Parlamenturako Hauteskundeetan parte hartzen duten Hautagai-zerrenda bakoitzeko gutun-azal bana. Gutun-azal bakoitzak etiketa du, tintaz eta Braillez, hautagai-zerrenda baten izenarekin. Gutun-azal bakoitzaren barruan, etiketan adierazten den hautagai-zerrendaren izenari dagokion boto-txartel arautua egongo da.
A. Botoa prestatu.
1. Gutun-azal handia ireki eta ikus-karaktereez eta braillez identifikatutako hautagai-zerrendetako izen desberdinak dituzten gutun-azalak atera.
2. Botoa eman nahi diozun hautagai-zerrendari dagokion etiketa (braillez inprimatuta) duen gutun-azala hautatu, gutun-azal hori ireki eta barruko boto-txartel arautua atera.
3. Hautatutako boto-txartela bozkatzeko gutun-azalean sartu: braillez eta tintaz inprimatutako etiketarik ez duen bakarra.
B. Bozketa.
1. Jarraian, Hauteskunde-mahaira joan eta hauteskunde-mahaiko buruari honako agiriren bat aurkeztu beharko diozu zure burua identifikatzeko:
2. Bozketarako gutun-azala (gutun-azal arautua, braillez/tintaz egindako etiketarik gabe) hauteskunde-mahaiko buruari eman, eta honek hautestontzian sartuko du, hautesle guztiontzat hauteskunde-arautegian xedaturik dagoenaren arabera.
C. Gainerako agiriak.
Bozkatu ondoren, eskuratu dizkioten agiri guztiak biltzea ez zaio ahaztu behar boto-emaileari, emandako botoa isilpen gordetze aldera.