Europako Parlamenturako 2009ko Hauteskundeetan erabiltzeko, boto egokiturako sortan honako hauek ditugu:
Europako Parlamenturako 2009ko Hauteskundeetan aurkezten diren kandidaturak adina gutun-azal. Gutun-azal horietako bakoitzean etiketaturik dator, braillez eta tintaz idatzita, kandidatura baten izena. Gutun-azal bakoitzaren barrenean boto-orri normalizatua dago, kanpoko etiketan jartzen duen izenari dagokiona.
A. Botoa nola prestatu
B. Bozketa
1. Jarraian, joan hauteskunde-mahaira eta, nork bere burua identifikatzeko, agiri hauetakoren bat erakutsi behar zaio mahaiburuari:
2. Eman bozkatzeko gutun-azala (gutun-azal normalizatua, braillez eta tintaz etiketatuta ez dagoena) mahaiburuari, hark hautestontzian sar dezan, hautesle guztientzako araudian ezarrita dagoen moduan.
C. Sobra gelditutako materiala
Behin botoa emanda, komeni da hautesleak berarekin eramatea boto egokiturako erabili duen material-sortatik sobratu den guztia, emandako botoaren sekretua ziurtatzeko.